Lehen Federazioa

Espainiako gizonezkoen futbol ligen sistemako hirugarren maila


Lehen Federazioa (gaztelaniaz: Primera Federación), Espainiako futbol liga txapelketaren hirugarren maila da, bigarren B maila desagertuta 2021/2022 denboraldian abiatu zena. Sorreran, RFEF lehen maila (gaztelaniaz: Primera División RFEF) zuen izena.

Lehen Federazioa
Primera Federación
Antolatzailea Espainiako Futbol Federazioa
Konfederazioa UEFA
Sorrera 2021-22
Eremua Espainia Espainiar Estatua
Taldeak 40 (20 taldetako 2 multzo)
Maila 3
Igoera 2. mailara
Jeitsiera Bigarren Federaziora
Garaipen gehien Racing de Santander (1)
Amorebieta (1)
Deportivo Coruña (1)
Ceuta (1)
Txapelduna Ceuta Ceuta
(2024-25)
Webgunea www.rfef.es

Sorrera

aldatu

2019-2020 denboraldian 2.B mailako 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz txapelketa etenda gelditu zen. Igoera promozioak jokatu ziren eta ez zen jeitsierarik izan. 100 talde bildu zirenez 2020-21 denboraldian bi fasetan jokatu zen eta 100 talde horietatik lauk bigarren mailara igotzea lortu zuten. Hurrengo 36 taldek eta Bigarren mailatik jeitsitako laurek maila berria osatu zuten 2021-22 denboraldirako, RFEF lehen maila hain zuzen ere[1]. Gainerako taldeek Bigarren Federazioa osatu zuten, Espainiako futbol sistemako laugarren maila, Federazioaren ardurapeko bigarrena.

Lehia sistema

aldatu

Sailkaturiko 40 taldeak 20 taldetako bi multzotan banatu ziren, gertutasun geografikoaren arabera. Liga amaitzerakoan talde bakoitzeko txapelduna zuzen igoko da Bigarren mailara eta multzo bakoitzean 2. eta 5. postuen artean geldituko direnek play-offak jokatu eta beste bi talde igoko dira.

Bigarren Federaziora jaitsiko dira multzo bakoitzeko azken bost taldeak.

Palmaresa

aldatu
Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Gainerako igoerak Euskal taldeak Berriak
2021-22   Racing Santander 3-0   Andorra   Albacete
  Villarreal B
8. Real Unión
15. Bilbao Athletic
19. Tudelano  
19. Amorebieta  
20. Sanse  
1. Osasuna Promesas  
2022-23   Amorebieta 3-2 (3-0, 2-0)   Racing Ferrol   Alcorcón
  Eldense
1. Amorebieta  
5. Sanse
7. Osasuna Promesas
13. Real Unión
20. Bilbao Athletic  
1. Sestao River  
2023-24   Deportivo Coruña 6-3 (2-1, 2-4)   Castellón   Córdoba
  Málaga
9. Sanse
11. Sestao River
12. Osasuna Promesas
15. Real Unión
19. Amorebieta  
1. Bilbao Athletic  
2. Barakaldo  
2024-25   Ceuta 6-5 (2-2, 4-3)   Cultural Leonesa   Andorra
  Sanse
3. Sanse  
7. Bilbao Athletic
11. Barakaldo
14. Osasuna Promesas
17. Sestao River  
18. Real Unión  
20. Amorebieta  
1. Arenas  
2025-26 Bilbao Athletic
Barakaldo
Osasuna Promesas
Arenas
  •   igoera lortu zuten euskal taldeak
  •   maila galdu zuten euskal taldeak

Euskal taldeak

aldatu

Euskal taldeak 2025-26 denboraldian

aldatu
Taldea Hiria/Herria Zelaia
         Barakaldo Barakaldo Lasesarre
         Bilbao Athletic Bilbo Lezama
         Osasuna Promesas Iruñea Taxoare
         Arenas Getxo Gobela

Guztira

aldatu

2025-26 barne.

Taldea Denboraldiak Hiria/Herria Zelaia
         Real Unión 4 Irun Stadium Gal
         Bilbao Athletic 4 Bilbo Lezama
         Osasuna Promesas 4 Iruñea Taxoare
         Sanse 3 Donostia Zubieta
         Amorebieta 2 Zornotza Urritxe
         Barakaldo 2 Barakaldo Lasesarre
         Sestao River 2 Sestao Las Llanas
         Tudelano 1 Tutera Ciudad de Tudela
         Arenas 1 Getxo Gobela

Erreferentziak

aldatu

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu