Leon XII.a[1] (latinez: Leo PP. XIII) jaiotzez Vincenzo Gioacchino Raffaele Luigi Pecci Prosperi Buzzi, (Carpineto Romano, Elizaren Estatuak, gaur egungo Italia, 1810eko martxoaren 2Erroma, 1903ko uztailaren 20a) Eliza Katolikoko Aita santu izan zen 1878ko otsailaren 20tik bere heriotza egunera arte.

Leon XIII.a

(1878)

256. Aita santu

1878ko otsailaren 20a - 1903ko uztailaren 20a
Pio IX.a - Pio X.a
Chamberlain of the Apostolic Chamber (en) Itzuli

1877ko irailaren 21a - 1878ko otsailaren 20a
Filippo de Angelis (en) Itzuli - Camillo di Pietro (en) Itzuli
kardinal

1853ko abenduaren 19a - 1878ko otsailaren 20a
Artzapezpiku katolikoa

1846ko uztailaren 27a - 1877ko irailaren 21a
Carlo Filesio Cittadini (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Perugia-Città della Pieve (en) Itzuli
elizbarrutiko apezpiku

1846ko urtarrilaren 19a - 1880ko otsailaren 27a
Carlo Filesio Cittadini (en) Itzuli - Federico Pietro Foschi (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Perugia-Città della Pieve (en) Itzuli

Belgikako apostolic nuncio to Belgium (en) Itzuli

1843ko otsailaren 19a - 1846ko uztailaren 27a
apezpiku katoliko

1843ko otsailaren 19a -
artzapezpiku titular

1843ko urtarrilaren 27a -
Elizbarrutia: Damiata (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGioacchino Vincenzo Raffaele Luigi Pecci
JaiotzaCarpineto Romano1810eko martxoaren 2a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea  (1810 -  1871)
 Italiako Erresuma  (1871 -  1903)
HeriotzaErroma eta Vatikano Hiria1903ko uztailaren 20a (93 urte)
Hobiratze lekuaSan Joan Laterangoa
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaDomenico Lodovico Pecci
AmaAnna Francesca Prosperi Buzi
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Pecci (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPontifical Ecclesiastical Academy (en) Itzuli
Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Hezkuntza-mailain utroque jurea
Hizkuntzakitaliera
latina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katoliko latindarra, Monsignor (en) Itzuli, Nuntzioa, artzapezpikua, Aita santua eta idazlea
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
KidetzaZientzien Errusiar Akademia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

IMDB: nm0502403 Musicbrainz: 58485fe0-91c0-48b5-a547-c7908d2a7c9d Discogs: 2723467 Find a Grave: 8812531 Edit the value on Wikidata

Haurtzaroa eta lehen ikasketak aldatu

Lazioko familia aristokratiko batean jaio zen. Ludovico Pecci eta Anna Prosperi Buzzi kondeen zazpi seme-alabetatik seigarrena zen.

Viterboko jesuiten ikastetxean ikasi zuen. Vatikanoko diplomazia akademian graduatu zen 1832an eta teologian doktoratu 1836an Collegio Romano ikastetxean. 1837an zuzenbidean doktoratu eta apaiztu zen. Horrez gainera, Aita santuaren laguntzaile izan zen, hainbat kargutan.

Gotzaintza eta kardenaltza aldatu

1843an Damietako artzapezpiku izendatu zuten eta Bruselara bidali zuten Aita Santuaren nuntzio, 1846ra arte. Perugiako gotzain izendatu zuten, eta 1856an Pio IX.ak kardenal izendatu zuen.

Aita santu aldatu

Kardenal izendatu ondoren Italiaren batasuna burutu zen, eta, ondorioz Elizak bere estatua galdu zuen. Pecci kardenala nahiko moderatua zen gai horretan, eta horregatik Italia eta Eliza Katolikoaren artean bakea lortzeko pertsona aproposa zela uste izan zuten. Konklabe labur baten ondoren Aita Santu izendatu zuten, Leon XIII.a izenaz, 1878ko otsailaren 20an.

Leon XIII.aren garaiko egintzarik garrantzitsuena Eliza gizarte arazoez arduratzen hastea izan zen. Hasieran giro akademikoko aldaketak egitera mugatu zen arren, 1891n Rerum novarum entziklika kaleratu zuen (Gauza berrien gainean). Aberats gutxi batzuek behartsuen gainean burutzen zuten zapalkuntza ekonomikoa salatzen zuen bertan. Langileen soldata duina eta sindikatuak sortzeko eskubidea aldarrikatzen zituen, nahiz eta, aldi berean, komunismoa, sozialismoa eta anarkismoa erabat gaitzetsi. Demokraziaren aurrean jarrera nahiko itxia defendatu zuen, gizakien arteko desberdintasunak berezkoak eta beharrezkoak zirela azpimarratuz. Jabetza eskubidea eskubide ukaezina zela esan zuen, eta sozialismoa ametsezkoa, gorrotozkoa eta Jainkoaren aurkakoa iruditzen zitzaion.

« Hauek dira langileak bete beharreko justiziazko obligazioak: hitzartutako guztia leial bete, kalterik ez eragin kapitalari ez eta ugazabei ere, bere eskubideak aldezteko indarkeriarik eta matxinadarik ez erabili eta promes zoragarriak eta gehiegizko gauzak eskaintzen dizkieten gizon maltzurrekin ez nahastu, azken batean, desengainuak eta ondasunak suntsitzea baino ez baitute lortzen. »

[2]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

.

Europako hainbat gatazkatan eskuhartze erabakiorra izan zuen, besteak beste Alemaniako inperioan katolikoek jasatzen zuten diskriminazioari amaiera eman zion, Frantziako III. Errepublika onartu zuen eta Europako herrialde guztiak batzartu zituen bake konferentzia baterako (Errusiako tsarrak eta Herbehereetako erreginak eskatuta).

Europatik kanpo, aurrerapauso garrantzitsuak egin zituen. Ameriketako Estatu Batuetako eliza indartu zuen eta misio jarduera sendotu zuen, bereziki Afrikan. Ekumenismoan, lehen pausoak eman zituen anglikano eta ortodoxoengana gerturatuz.

Bitxikeria aldatu

Leon XIII.a izan zen historian ahotsa grabatu zitzaion lehen Aita santua. Interneteko helbide honetan ikus eta entzun daiteke Aita santu hura Agur Maria otoitza esaten.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leon XIII.a  

Kanpo estekak aldatu