Apaiz katoliko

eliza katolikoko apaiza
Apaiz katoliko latindar» orritik birbideratua)

Apaiz katoliko erlijio katolikoan, meza emateko eta aitortzak entzuteko esku duen gizonezkoa da.[1]

Bi apaiz katoliko sotanaz, Erroma 2005ean

Ordenazio sakramentuan hirugarren maila jaso dute. Herri mailan, presbiteroari (egun 'abade' edo 'aita' ere deitua eta Erdi Aroan mosen).

Apaizek baino ezin dute sakramentu hauek eman: bataioa[2]), eukaristia, sendotza (gotzainek bakarrik), penitentzia, gaixoen oliadura eta ordenazioa.

Eliza Katolikoaren arabera, apaiza In Persona Christi Capitis (Kristoren Buruaren zuzenean) aritzen da. Elizbarruti bati loturik daudenean, klero sekular diete; ordena erlijioso bati loturik daudenean, berriz, klero erregular diete.

Apaizek Eliza Katolikoko klero sekularrean hierarkia maila desberdina izan dezakete: erretoreak, parrokia bateko buruak; koadjutoreak, erretoreen laguntzaileak, gotzainak eliz-barrutietako buruak, bikarioak eta kardinalak ere apaizak dira, eta kardinalen artean lehenengoa ere bai, Erromako gotzaina, hau da, Aita Santua.

Diakonoak, berriz, ez dira apaizak.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu