Donetsk[1] (ukraineraz: Донецьк Donets’k; errusieraz: Доне́цк Donetsk), lehenago Juzovka, Staline eta Stalino deitua, ekialdeko Ukrainako hiria da, Donetskeko oblastaren hiriburua. Kalmius ibaiaren bazterrean kokatuta dago. Donbass eskualde historiko, ekonomiko eta kulturalaren hiri nagusia da. 2012ko otsailaren 1ean 970.500 biztanle zituen[2].

Donetsk (Донецьк)
Донецьк
Донецк
Ukrainako hiria
Administrazioa
Herrialdea Ukraina
OblastaDonetsk
AlkateaAlexei Kulemzin
Izen ofiziala(izen ofiziala)
Jatorrizko izenaДонецьк
Донецк
Posta kodea283000–283497 eta 83000–83497
Geografia
Koordenatuak48°00′32″N 37°48′15″E / 48.0089°N 37.8042°E / 48.0089; 37.8042
Map
Azalera358 km²
Altuera169
Demografia
Biztanleria901.645 (2022)
−3.719 (2021)
Metropolia2.009.700
Dentsitatea2.518,56 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1869
Telefono aurrizkia622, 623
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakTrondheim, Vilnius, Tarento, Bochum, Sheffield, Charleroi, Pittsburgh, Mosku, Narva, Katowice, Rostov Don, Kutaisi, Batumi, Homel, Simferopol, Ulan-Ude, Plovdiv, Ostrava eta Kursk
MatrikulaAH
Hizkuntza ofizialaukrainera
http://www.donetsk.org.ua

Historia aldatu

Donetsk 1869an fundatua izan zen, John Hughes galestar enpresagizonak Errusiar Inperioaren hegoaldeko Oleksandrivkan (ukraineraz: Олександрівка) altzairutegi bat eraiki zuelarik. Hasieran herriari Hughesovka (Juzovka; errusieraz: Юзовка; ukraineraz: Юзівка) izena eman zitzaion. Altzairutegiak inguruko harrikatza erabiltzen zuen, eta bai meatzaritzak bai industriak Donetskeren hazkunde bizkorra eragin zuten. 1914an lau metalurgia-fabrika, 10 ikatz meatze eta 50.000 biztanle inguru zituen[3]. 1924an, Sobietar garaian, Stalino izena hartu zuen, Iosif Stalinen omenez.

Bigarren Mundu Gerran, alemanen inbasioa zela kausa, ia erabat suntsiturik geratu zen. Gerra ostean industria garatu eta modernizatu zen. 1961ean gaur egungo Donetsk izena ipini zitzaion[3]. Biztanleriaren gehiengoa Errusiaren eta Viktor Janukovitx presidentearen aldekoa da[4][5].

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Donetsk 1981–2010)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 12.2 16.0 21.3 31.0 34.6 38.0 37.8 39.1 33.9 32.7 20.5 15.0 39.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -1.3 -0.9 5.3 14.5 20.9 24.8 27.3 26.8 20.7 13.1 4.7 -0.3 13.0
Batez besteko tenperatura (ºC) -4.1 -4.1 1.3 9.4 15.4 19.3 21.6 20.8 15.1 8.5 1.6 -2.9 8.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -6.7 -7.0 -2.1 4.6 10.0 13.8 15.9 15.0 10.0 4.5 -1.1 -5.4 4.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -32.2 -31.1 -21.0 -10.6 -2.4 2.1 6.0 2.2 -6.0 -10.0 -22.2 -28.5 -32.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 37 32 34 38 46 65 51 37 36 37 38 41 492
Euri egunak (≥ 1 mm) 11 8 10 13 13 14 11 8 11 11 13 11 134
Iturria: Pogoda.ru.net[6]


Demografia aldatu

Donetskeko biztanleria errolden (*) eta zenbatespenen arabera[7]:

1897* 1911 1920 1926* 1936 1939* 1959* 1970*
28.100 48.000 31.000 105.700 239.000 462.400 699.200 879.000
1979* 1989* 2001* 2005 2007 2008 2009 2010
1.020.799 1.109.102 1.016.094 999.975 988.186 980.862 974.598 968.250

Osaketa etnikoari dagokionez, 2001ean errusiarrak %48,2 ziren, ukrainarrak %46,7, bielorrusiarrak %1,1, greziarrak %1, juduak %0,5 eta tartariarrak %0,5[8].

Ekonomia aldatu

Donetsk Ukrainako ikatz meatzaritzaren eta metalurgiaren gune nagusietako bat da. Mota askotako industriak daude, baina garrantzitsuenak metalurgia, ikatzaren erauztea, kimikagintza (koke produkzioa barne) eta makina astunen ekoizpena dira. Industria astunarekin batera, beste batzuk ere garatu dira, hala nola, argindar ekoizpena, elikagai industria, zurgintza eta makinagintza[3].

Kirolak aldatu

Futbola da kirolik jarratuena. Donbass Arenan jokatzen duen Xakhtar Donetsk taldeak 7 aldiz irabazi du Ukrainako futbol liga txapelketa eta behin UEFA Europa League. Maila handieneko beste bi taldeak Metalurh Donetsk eta Olimpik Donetsk dira. Beste kirolei dagokienez, talderik aipagarrienak HC Donbass (izotz hockeya), MFC Shakhtar Donetsk (areto-futbola) eta BC Donetsk (saskibaloia) dira.

Hiri senidetuak aldatu

Donetsk hiria, ondorengo beste hiri hauekin senidetua dago:

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman bizt izeneko erreferentziarako
  3. a b c Donetsk city, Ukraine Ukrainetrek.com
  4. Helen FAWKES: Sullen Donetsk watches Yushchenko BBC News
  5. Profile: Viktor Yanukovych BBC News
  6. Pogoda.ru.net. (Noiz kontsultatua: 21 April 2012).
  7. Donetsk Frantsesezko Wikipedia
  8. 2001eko erroldaren emaitzak: Donetskeko oblasta Donetskstat.gov.ua

Kanpo estekak aldatu