FC Xakhtar Donetsk
FC Xakhtar Donetsk (ukraineraz ФК «Шахтар» Донецьк) Ukrainako Donetsk hiriko futbol talde profesionala da. Gaur egun Ukrainako talde nagusia da azken ligak irabazi baititu. UEFA Kopa bat ere badu.
Ezizena(k) | Hirnyky (Meatzariak), Kroty (Satorrak) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1936 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Donbass Arena edukiera: 52.187 lagun inaugurazioa: 2009 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Rinat Akhmetov | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Igor Jovićević | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Ukrainako Premier Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 1.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
aldatuSorrera
aldatuXakhtar Donetsk 1936an sortu zen, hasieran Stakhanovets izenarekin. Izenak "stakhanovtarrak" esan nahi du, Alexey Stakhanov meatzari heroiaren omenez. 1946an Donetskeko meatzari elkarteak Stakhanovite izena ordezkatu eta Shaktyor izena hartu zuenean futbol taldeak ere izen bera hartu zuen.
Sobietar garaia
aldatuTaldearen lehenengo garaipenak 60. hamarkadaren hasieran iritsi ziren Oleg Oshenkov entrenatzaile zela. 1961 eta 196ko kopak irabazi zituen. Sobietar Ligarik irabazi ez arren 1975 eta 1979an bigarren postuan gelditu zen. 80. hamarkadan beste bi kopa eskuratu zituen.
Ukraniako garaia
aldatu90. hamarkadan Dinamo Kiev izan zen Ukrainako talde nagusia baina 1997an Kopa irabaztearekin batera Xakhtarren "urrezko aroa" iritsi zen, gaur egun ere aurrera darraiena. Batez ere 2005etik aurrera ia dena irabzi du Ukrainan eta hau biribiltzeko 2009ko UEFA Europa Leagueko garaipena iritsi zen, final-erdietan gainera Dinamo Kiev kanporatu zuelarik.
2014-15 denboraldian ordea titulurik gabe gelditu da, Ligan bigarren eta Kopan finala galdu du penalti jaurtiketetan, biak ere Dinamo Kieven aurka. Txapeldunen Ligan Athleticen talde berean egon zen eta bigarren egin zuen. Hurrengo kanporaketa Bayern Munichen aurka jokatu zuen eta lehen partida 0-0 berdintzea lortu bazuen ere Alemanian 7-0 galdu zuen. Denboraldi zaila izan da, Donbaseko gerraren erruz etxetik urrun jokatzen aritu behar izan baitu, Lviven hain zuzen ere.
2015-16 urtean Ligan bigarrena izan zen eta Kopa eta Superkopa irabazi zituen. UEFA Europa Leaguen finalerdietara iritsi zen baina Sevilla FC-k utzi zuen finaletik kanpo. Hurrengo lau urtetan jarraian Ligako txapelduna izan zen.
Uniformea
aldatu
|
|
|
|
|
2023/2024 Taldea
aldatu2023ko uztailaren 19an eguneratua.
|
|
Palmaresa
aldatuSobietar Batasunean: 5
aldatu- SESBeko Liga (0): bigarren 1975 eta 1979an.
- SESBeko Kopa (4): 1961, 1962, 1980, 1983.
- SESBeko Superkopa (1): 1983.
Ukrainan: 37
aldatu- Ukrainako Liga (15): 2002, 2005, 2006, 2008, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2017, 2018, 2019, 2020, 2023, 2024.
- Ukrainako Kopa (14): 1995, 1997, 2001, 2002, 2004, 2008, 2011, 2012, 2013, 2016, 2017, 2018, 2019, 2024.
- Ukrainako Superkopa (8): 2005, 2008, 2010, 2012, 2013, 2014, 2015, 2017.
Nazioartean: 2
aldatu- Europako Superkopa
- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 2009.
- UEFA Europa League
- Txapelduna (1): 2009.
- Finalerdiak (1): 2016.
- Txapeldunen Superkopa (Errusia+Ukraina):
- Txapelduna (1): 2013.
Jokalari ezagunak
aldatuSerhiy Rebrov, Dmitro Txigrinski, Elano Blumer, Ciprian Marica, Viktor Onopko, Cristiano Lucarelli.
Euskal taldeen aurkako partidak
aldatuXakhtarrek partida hauek jokatu ditu euskal taldeen aurka:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
2013-14 | Txapeldunen Liga | Multzokako fasea | Real Sociedad Xakhtar |
0-2 4-0 |
Xakhtar Real Sociedad |
2014-15 | Txapeldunen Liga | Multzokako fasea | Athletic Xakhtar |
0-0 0-1 |
Xakhtar Athletic |
Kanpo estekak
aldatu- (Ukraineraz)(Errusieraz)(Ingelesez)(Portugesez) Webgune ofiziala