Ireki menu nagusia

Bankako kobre meategi eta burdinola

Bankako kobre[1] meategi eta burdinola Bankan (Nafarroa Beherea) kokaturako multzo industriala izan zen. 1996ko urriaren 8az geroztik, bertako labe garaia eta lurpeko galeriak, Frantziako monumentu historiko daude izendaturik.[2] Herrigunetik sei kilometrotara dago, iparralderantz, RD-948 errepidearen ertzean.

Bankako kobre meategi eta burdinola
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Haut fourneau de Banca.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Beherea
Herria Banka
Koordenatuak 43° 07′ 43″ N, 1° 22′ 24″ W / 43.1286°N,1.37333°W / 43.1286; -1.37333Koordenatuak: 43° 07′ 43″ N, 1° 22′ 24″ W / 43.1286°N,1.37333°W / 43.1286; -1.37333
Historia eta erabilera
Ondarea
Mérimée ID PA64000003
Kontaktua
Helbidea RD 948

1747. urte inguruan jarri zuen martxan Laurent Beugnière suitzarrak, zeinak galdategi bat eraikiarazi zuen, Frantzia osoko handienetakoa izan zena, 1789an zituen 400 langile ingururekin. Era berean, kobrearen urteko produkzioa 120 tonakoa zen 1760an. Garai hartan, Frantziar itsas-armadarako kanoiak eta kanoi-balak egiten zituzten batez ere.

Lekuaren erabilera aldatu eta denbora batera, 1802an, fabrika berraldatu zen Muthuon meatze-ingeniariaren eskutik, eta burdinola bihurtu zen, mea tratatzeko. 1823an, Jean-Baptiste Ricqbour olagizonak fabrika siderurgikoa eraikiarazi zuen, non labe garaia jarri zen. Harreman sareetatik kanpo egonik eta erregai faltan, zeina inguruko basoek ezin zuten gehiago hornitu, burdinola 1864an itxi zuten.

Bertako labe garaia, teknologia honen froga paregabea da, ia ukitu gabe dagoen leku batean kokaturik, meatzetako galeriekin batera. Labe garaia, gelditu baino pixka bat arinago birmoldatu zuten eta hareharri gorriz eginiko multzo osoa ia ukigabe dago. Multzoa jatorri zaharreko XVIII. mendeko kobrezko meategiaren gainean dago kokaturik.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu