Ireki menu nagusia

Heidelberg Alemaniako hego-mendebaldeko Baden-Württemberg estatuko hiri bat da. 2006an 140.000 bizilagun zituen eta 109 kilometro karratu ditu. Rhein-Neckar-Kreis barrutiko hiriburua Heidelberg da, baina hiria ez dago sartuta bera inguratzen duen barruti horren lurretan. Hiri unibertsitarioa da, kultura bizitza handikoa. Famatua da, bere gazteluarengatik ez ezik, Homo heidelbergensis gizakiaren lehenengo arrastoak bertan aurkitu zirelako ere.

Heidelberg
 Alemania
Heidelberg corr.jpg
Heidelberg flag.gif Wappen Heidelberg.svg
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Government region of Baden-WürttembergKarlsruhe
Alkatea Eckart Würzner Itzuli
Izen ofiziala Heidelberg
Posta kodea 69001
Udal kodea 08221000
Geografia
Koordenatuak 49° 24′ 44″ N, 8° 42′ 36″ E / 49.412222222222°N,8.71°E / 49.412222222222; 8.71Koordenatuak: 49° 24′ 44″ N, 8° 42′ 36″ E / 49.412222222222°N,8.71°E / 49.412222222222; 8.71
Heidelberg hemen kokatua: Alemania
Heidelberg
Heidelberg
Heidelberg (Alemania)
Baden-Württemberg HD (town).svg
Azalera 108.89 km²
Altuera 114 m
Mugakideak Mannheim
Demografia
Biztanleria 160.601 bizt. (2017ko abenduaren 31)
Dentsitatea 1.474,89 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 6221, 6202
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Mostar, Cambridge, Montpellier, Rehovot Itzuli, Simferopol, Bautzen, Calamba Itzuli, Kumamoto eta Palo Alto
Matrikula HD
www.heidelberg.de/
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Heidelberg (argipena)»

Geografia eta KlimaAldatu

Hiria Neckar ibaiaren inguruan dago, hura Rhin ibaiarekin batzen den tokitik 20 bat kilometro hego-ekialdera. Rhein-Neckar Hirukiaren parte da Heidelberg hiria. Ibaiaren ezkerraldean dago hiriko alde zaharra eta Königsstuhl (568 m) eta Gaisberg (375 m) mendiek inguratzen dute. Eskuinaldean Heiligenberg (445 m) mendia dago.

Heidelbergek klima ozeanikoa du (Köppen klima sailkapenaren arabera): uztaila epela izaten da (batzuetan 30 °C-tik gora) eta urtarrila, hotza, 770 mm-ko prezipitazioa gehituta. Alemaniako tokirik epelena izan zen 2009an.

Datu klimatikoak (Heidelberg)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4 6 11 15 20 23 26 25 22 15 9 5 15
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1 -1 2 5 9 12 14 14 11 7 2 -0 6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 56 53 53 61 79 86 71 66 53 58 66 66 770
Iturria: [1]

HistoriaAldatu

Heidelberg historia luzea duen herria da.

HistoriaurreaAldatu

1907an, duela 600.000 eta 200.000 urte bizi izan zen hominido baten baraila aurkitu zuten eta Homo heidelbergensis izena jarri zioten. Berehala famatu zen mundu osoan, izan ere Europan aurkituriko hominidorik zaharrena baitzen.

AntzinaroaAldatu

Zeltek K.a. V. mendean bertan gotorleku bat eta tenplu bat bazuten. Heiligenberg (Santuen mendia) izena jarri zioten. Gaur egun oraindik aztarnak badaude. K.o. 40. urtean erromatarrek castrum bat jaso zuten, bertan luzaroan egoteko asmoz. Seinaleak egiteko dorre bat eta Neckar ibaia gurutzatzeko zurezko zubi bat ere eraiki zituzten. Castrumaren inguruan herria sortuz joan zen, 260an germaniar leinuek konkistatu zuten arte.

 
Heidelberg, 1527

Erdi AroaAldatu

V. mendean, Bergheim (Mendi etxea) bazela dioen 769. urteko dokumentu idatzia dago: izen hori daraman auzoa gaur egun Heidelbergen erdian dago. Heiligenberg gotorleku zeltaren harresien barnean, San Migel monasterioa eraiki zen 863an eta 1130ean, Neckar bailaran, ibaiertzean, monasterio berria. Wormseko apezpikuaren menpe geratu zen herria eta hark 1142an Schönau abatetxea sortu zuen herritik 10 kilometro iparraldera.

Hohenstaufen etxea Heidelbergeko gazteluaz jabetu zen 1155ean baina abatetxeko 1196ko idatzi batean aipatzen da lehen aldiz Heidelberg herria, eta horixe hartzen da, beraz, Heidelbergen sorrera datatzat. 1303an, beste gaztelu bat eraiki zen, herria hobeto babestu nahian; 1386an, Rupert I.a Palatinatukoak Heidelbergeko unibertsitatea sortu zuen, Alemaniako zaharrena eta Europako zaharrenetakoa dena.

Aro ModernoaAldatu

Heidelbergeko Unibertsitateak izugarrizko eragina izan zuen Humanismo eta Erreforma garaian, XV. eta XVI. mendeetan, eta batez ere Luteranismo eta Kalbinismoaren arteko gatazkan. Bertako liburutegia gaur egun oraindik Alemaniako liburutegi publiko zaharrena da.

Hogeita Hamar Urteko Gerraren barruan, 1622an Liga Katolikoak Heidelberg konkistatu zuen eta Bavariako Wittelsbach etxearen menpe geratu zen. Gerra bukatutakoan, hala ere, Karlos Luis Palatinatukoak jabetza berreskuratu zuen. 1689an frantsesek oinordekotza eskatu eta hiria hartu zuten eta 1693an alde egin zutenean, hiria ia erabat suntsitua geratu zen. 1810ean, berreraikuntza lan handiak hasi zituzten eta 1815ean, Austria, Errusia eta Prusiako erregeen arteko bilera bat antolatzeko gai izan zen hiria. Bilera horretan, Napoleondar Gerrek eragindako sarraskiak zirela eta, Aliantza Santua egitea erabaki zuten.

XX mendeaAldatu

Unibertsitatearen fama berriro zabaldu zen, bertako Weber eta Rohde bezalako humanistengatik. Hirugarren Reichean (1933-1945), Heidelberg Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista egoitza sendoa izan zen. SSentzako Thingstätte antzoki erraldoia eraiki zen. Bigarren Mundu Gerran ez zen kaltetua izan, ez baitzen ez industriagune ez eta garraiorako hiri garrantzitsua ere.

1945ean, Unibertsitateak ateak berriz zabaldu zituen. 2006an bost biztanletik bat Unibertsitateko ikaslea zen eta 2007an Eliteko unibertsitatea izendatua izan zen, Alemaniako sei unibertsitate onenen artean.

Ondasun esanguratsuakAldatu

 
Marktplatz, alde zaharrean
  • Espiritu Santuaren eliza (Heiliggeistkirche): XV. mendeko eliza gotiko protestantea.
  • Heidelbergeko gaztelua (Heidelberger Schloss): XIII. mendean eraikitako gazteluaren aztarnak dira, izan ere tximistek birritan eta izandako gerrek sarritan suntsitu baitute. Hareharri gorriz eginiko gaztelu gotiko eta pizkundekoa da.
  • Alde zaharra (Altstadt): Königstuhl muinoaren azpian kokaturik dagoen erdigune barrokoa da. Hauptstrasse kale nagusia da: erabat peatonala da eta alboetan elizak, plazak (Merkatu plaza, Unibertsitatearen plaza...), Unibertsitatea eta Udaletxea (Rathaus) daude.
  • Harrizko zubia (Carl-Theodor-Brücke): Neckar ibaia gurutzatzeko 1786 eta 1788 artean eraiki zen zubia da. Dorre barrokoak ditu.

JaialdiakAldatu

  • Otsailean, Ball der Vampire (Banpiroen Jaia) ospatzen dute. Inauterien antzeko jaialdia da.
  • Martxo eta apiril artean, Heidelberger Frühling musika klasikoaren jaialdia antolatzen da.
  • Irailean, Erdi Aroko feria egiten dute.
  • Urri eta azaro artean, antzerki- eta jazz-jaialdiak eratzen dira.
  • Gabonetan, feria egiten da: gozo tipikoa txokolatezko Studentenkuss (ikasleen musua) da.

KirolakAldatu

Heidelbergeko kirol nagusia errugbia da. Bundesligan parte hartzen duten bederatzi taldeetatik lau bertakoak dira. SC Neuenheimek bederatzi txapelketa irabazi ditu, Heidelberger RK taldeak zortzi, RG Heidelbergek lau eta TSV Handschuhsheimek bat.

Apirilean egiten den Heidelbergeko maratoi-erdia ere arrakastatsua da.

Hiri senidetuakAldatu

Heidelberg ondorengo hiriekin senidetuta dago:

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heidelberg