Ireki menu nagusia

Tübingen[1] Alemaniako Baden-Württemberg estatuan dagoen hiria da, Stuttgart hiriburutik 44 kilometro hegoaldera dago. Tübingen eskualdeko hiriburua da. 2010. urtean 88.358 biztanle zituen.

Tübingen
Tübingen
 Alemania
Tübingen - Neckarfront 04.jpg
Wappen Tuebingen.svg
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Government region of Baden-WürttembergTübingen
BarrutiTübingen
Alkatea Boris Palmer Itzuli
Izen ofiziala Tübingen
Jatorrizko izena Tübingen
Posta kodea 72001–72999
Udal kodea 08416041
Geografia
Koordenatuak 48° 31′ 12″ N, 9° 03′ 20″ E / 48.52°N,9.0555555555556°E / 48.52; 9.0555555555556Koordenatuak: 48° 31′ 12″ N, 9° 03′ 20″ E / 48.52°N,9.0555555555556°E / 48.52; 9.0555555555556
Tübingen hemen kokatua: Alemania
Tübingen
Tübingen
Tübingen (Alemania)
Karte Tübingen.png
Azalera 108.12 km²
Altuera 338 m
Mugakideak Rottenburg am Neckar, Gomaringen eta Dußlingen
Demografia
Biztanleria 89.447 bizt. (2017ko abenduaren 31)
Dentsitatea 827,29 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1078
Telefono aurrizkia 07071
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Aigle, Monthey, Aix-en-Provence, Ann Arbor, Durham, Perugia, Petrozavodsk, Kilchberg (ZH), Kingersheim eta Villa El Salvador District Itzuli
Matrikula
www.tuebingen.de/

GeografiaAldatu

Hiriaren hegoaldera Suabiako Jura mendilerroa ageri da eta iparraldean aldiz Schönbuch Parke Naturala dago. Tübingen menditsua da, hirian bertan Schlossberg eta Österberg muinoak daude eta inguruan Schnarrenberg eta Herrlesberg. dena dela ez dute 500 metrotako garaiera gainditzen mendiok.

Neckar ibaiak zeharkatzen du Tübingen ekialderantz.

HistoriaAldatu

K.a. 1200 urteko aztarnak aurkitu dira eta erromatarrek eraikitako Limes harresi bat ere badago. Tübingen bera VI edo VII mendean sortu zuten Alamaniarrek, hori adierazten du behintzat -ingen atzizkiak.

Hohentübingen gaztelua 1078an aipatzen da lehen aldiz Henrike IV.ak setiatu baitzuen. 1146an Hugo V.a Kondea Palatinatuko Konde Nagusi bihurtu zen, horrela Suabiako Dukea baino ez zegoen bere gainean. Herriaren lehen aipamen idatzia ordea 1191koa da eta 1231ean civitas bihurtu zen, hau da hiri eskubideak jaso zituen. 1342an Württembergeko Konderrian sartu zen eta bertan iraun du orain arte.

Eberhard I. ak Kolegiata eta Unibertsitatea fundatu zituen XV mendean. Tübingengo Unibertsitatea bereziki garrantzitsua izan zen, Germaniako Erromatar Inperio Santuko ikastetxe ezagunenetakoa bihurtu baitzen. Bertan egon ziren adibidez Hölderlin idazlea, Hegel filosofoa eta Kepler astronomoa.

XVII mendea gogorra izan zen. Hogeita Hamar Urteko Gerran Liga Katolikoak okupatu zuen hiria 1622 eta 1625 artean, 1635 eta 1636 artean izurri bubonikoa azaldu zen, 1638an suediarrek konkistatu zuten eta gerra bukatzear zela frantsesek okupatu zuten Tübingen 1647 eta 1649 artean.

 
Neckar ibaia eta alde zaharra

Bigarren Mundu Gerran ez zuen kalterik jasan, hein handi batean bertako medikua zen Theodor Dobler bakearen alde egindako lanagatik. Frantziaren Okupazio eremuan gelditu zen 1946an. Unibertsitate hiria izanik, 68ko maiatza izenarekin ezagutzen den ikasleen protestak bertara ere iritsi ziren, eta ordutik aurrera ezkerreko agintariak edo berdeak izan ditu beti Tübingenek.

Ondasun nabarmenakAldatu

Neckar ibaiak hegoaldetik mugatzen duen alde zaharrean (Altstadt) hainbat eraikin aipagarri daude; Udaletxea (Rathaus), Azoka plaza (Marktplatz) eta gaztelua (Schloß Hohentübingen). Alde zahararren gainean Stiftskirche kolegiata gotikoa dago, 1483an eraikia.

Aipatzekoa da era berean Tübingengo Unibertsitatea.

Hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tübingen