Erwin Johannes Eugen Rommel (Heidenheim an der Brenz, Württemberg, Alemania, 1891ko azaroaren 15a - Herrlingen, Alemania, 1944ko urriaren 14a) alemaniar mariskala izan zen, Bigarren Mundu Gerran Alemaniako armadako zelai-jeneral nabarmenenetako bat. Deutsches Afrika Korps guda taldearen buruan, Basamortuko Azeria (Wüstenfuchs) goitizena jaso zuen Ipar Afrikan egindako kanpaina militar arrakastatsuengatik. Hori dela eta, tropen eta Adolf Hitlerren beraren errespetua ez ezik, Commonwealtheko armada etsaiarena ere lortu zuen.

Erwin Rommel

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohannes Erwin Eugen Rommel
JaiotzaHeidenheim an der Brenz1891ko azaroaren 15a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
 Weimarko Errepublika
 Hirugarren Reicha
HeriotzaHerrlingen1944ko urriaren 14a (52 urte)
Hobiratze lekuaHerrlingen
Heriotza moduasuizidioa
derrigortutako suizidioa: zianuroagatiko intoxikazioa
Familia
Ezkontidea(k)Lucia Maria Rommel (en) Itzuli  (1916ko azaroaren 26a -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraDeutsches Heer
Württembergische Sicherheitstruppen (en) Itzuli
Reichswehr (en) Itzuli
Heer
Graduageneral field marshal (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Iparraldeko Afrikako kanpaina
Frantziako gudua
Overlord operazioa
Operation Sonnenblume (en) Itzuli
El-Alameingo lehen gudua
El Alameingo bigarren gudua
Suziri Operazioa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa
Protestantismoa

IMDB: nm0739683 Allocine: 38120
Find a Grave: 2228 Edit the value on Wikidata

Ipar Afrikako Ardatzaren porrotaren ondoren, Aliatuen Normandiako Lehorreratzeari eta Frantziako inbasioari aurre egin zion alemaniar armadaren buruan jarri zuten Rommel. Kargu horretan zela, 1944ko uztailaren 20an Hitler hiltzeko konspirazioan parte hartu izana leporatu zioten. Bere buruaz beste egin zuen 1944ko urriaren 14an.

Bizitza

aldatu

Frantziako, Errumaniako eta Italiako fronteetan borrokatu zen Lehen Mundu Gerran. Karrera militarra utzi eta Tübingengo Unibertsitatean ikasi zuen. Hitler aginpidera iritsi zen arte ez zen Alemaniako armadan sartu (1933). Armadaren eta gazte mugimendu nazien arteko loturaz arduratu zen, eta azken horien artean arrakasta handia izan zuen Infanterie Greift (1937, Infanteria erasoan), taktika militarrari buruzko eskuizkribua, idatzi zuen.

Führerraren kuartel nagusiko buruzagietako bat izan zen eta 1940. urteko Frantziako kanpainan izan zituen garaipenen ondorioz izendatu zuten Deutsches Afrika Korps guda taldeko komandante. Afrikako iparraldean, El-Alameineraino baztertu zituen britainiarrak, eta mariskal egin zuten (1942). Hurrengo neguan, ordea, Tunisiaraino atzeratu behar izan zituen bere mendeko osteak. Europara hots egin zioten baina ezin izan zuen Normandiako lehorreratzea saihestu, eta Bavariara erretiratu behar izan zuen zaurituta.

Mendebaldeko gerra bertan behera uztearen aldeko agertu zen eta horrek Hitlerren susmo txarrak piztu zituen. Hitlerrek bere buruaz beste egiteko agindua eman zion Rommeli 1944 urriaren 14an. 1953. urtean argitaratu zen mariskalaren egunkaria: The Rommel Papers (Rommelen eskuizkribuak).

Zinema

aldatu

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erwin Rommel