Babuino
Babuinoa Papio generoko primateen izen arrunta da; Cercopithecidae familiakoa da.
EzaugarriakAldatu
Handia izaten da, 80 cm ingurukoa, eta muturra kanpoaldera luzatua izaten du, zakurraren antzera. Buztana luzea du; ilea kolore arre berdexkakoa izaten du bizkarrean, eta zuri horixka matrailetan. Aurpegia, eskuak eta oinak kolore beltzekoak ditu. Antolaketa bereziko eta hierarkia zehatzeko talde handietan bizi da; babuino zahar indartsu bat izaten dute talde horiek buruzagi eta gidari.
Afrikan, Saharaz behetiko lurraldeetan bizi da.
30 babuino-mota inguru daude. Babuino edo papioi sakratua Abisinia aldekoa da jatorriz; egiptoarren mandril sakratua izan zen hura eta sarritan agertzen da tenpluetako marrazkietan. Egiptoko hilobietan primate haien momiak ere aurkitu dira.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.