Ireki menu nagusia

1999 urteko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

1999ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Antolatzailea Gipuzkoako Bertsozale Elkartea
Finala Izarraitz pilotalekua (Azpeitia)
(1999ko abenduaren 19an)
Txapelduna Zarautz Jai Txiki
Txapeldun ordea Erniope

1999ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa herrialde hartako zazpigarren Bertsolari Txapelketa izan zen. Oraingoan baina herri arteko txapelketa antolatzea erabaki zen, taldekako txapelketa alegia. Finala Azpaitian jokatu zen[1].

EzaugarriakAldatu

Oholtzatik herrira: Txomin Garmendiak horrela definitu zuen Herri arteko txapelketa: "Ez dakit, ez ote den izango Gipuzkoan izan den txapelketarik herrikoiena" (Euskaldunon Egunkaria, 1999-9-8). Andoni Egañak ere, "herriko bertso giroa indartzeko era bezala" ikusten zuen txapelketa hura (El Diario Vasco, 1999-9-8). Herri izaera horri eusteko, txapelketa eskualde mailan hasi zen. Oso giro ezberdina lortu zen: kanporaketa asko afalostean jokatu ziren, herrien arteko desafioak piztu ziren, eta txapelketa giroa baino jai giro handiagoa izan zen finalean ere.

Nahasketa helburu: belaunaldi ezberdinak elkarrekin nahastea eta tradizio eta estilo ezberdinetako bertsokerak lehiarako berreskuratzea zen txapelketaren helburua. Eta lortu zen, parte hartu zuen bertsolari gazteenak 18 urte baitzituen, eta zaharrenak 71. Horrela definitu zuen Imanol Lazkanok: "Txapelketa bat baino gehiago da erakusketa bat. Gipuzkoan urteotan bertsolaritza izan denaren argazkia izango da" (Euskaldunon Egunkaria, 1999-9-8).

Andoni Egaña ere kontziente zen txapelketa hura transmisiorako bide egokia zenaz: "Asko erraztu du belaunaldien arteko harremana. Guretzat inportantea da gazteagoei eta gu baino plaza gutxiago egiten dituztenei gure esperientzia batzuetan eta eskarmentua besteetan transmititzea" (Gara, 1999-12-20). Bapo bete zuten lan hau, Julen Zulaikak nabarmendu zuenez: "Txapelketa honetan izugarri ikasi dut" (Gara, 1999-12-20).

Txapelketa herrikoi honetan guztira 166 lagunek hartu zuten parte txapelketan, 24 talde eta lau eskualdetan banatuta[2].

FinalerdiakAldatu

Finalerdietara eskualde bakoitzeko talde txapelduna iritsi zen. Bi finalerdi jokatu ziren eta bakoitzeko irabazlea finalera sartu zen.

ZarautzAldatu

Zarautzen izan zen lehen finalerdia azaroaren 28an, eta zarauztarrek 33 puntutako aldea atera zieten azpeitiarrei.

Postua Taldea Puntuak Bertsolariak
1 Zarautz Jai Txiki ? Julen Zulaika, Andoni Egaña eta Iñigo Manzisidor Mantxi
2 Azpeitia-Landeta ? Sebastian Lizaso, Leire Ostolaza eta Andoni Larrañaga

TolosaAldatu

Tolosako Beotibar pilotalekuan izan zen bigarren finalerdia abenduaren 5ean.

Postua Taldea Puntuak Bertsolariak
1 Erniope ? Txomin Garmendia, Amaia Agirre eta Jexux Mari Irazu
2 Urnieta-Andoain ? Jokin Sorozabal, Aitor Mendiluze eta Txuriya

FinalaAldatu

abenduaren 19an jokatu zen, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. 2.000 entzule kabitu ziren, estu-estu eginda[3].

Postua Taldea Puntuak Bertsolariak
Txapelduna Zarautz Jai Txiki 1.856,5 Julen Zulaika, Andoni Egaña eta Iñigo Manzisidor Mantxi
Txapeldun ordea Erniope 1.830 Txomin Garmendia, Amaia Agirre eta Jexux Mari Irazu

ErreferentziakAldatu

  1. Berria.eus «"Nahaste haiek belaunaldien artean joko polita sortu zuten"» Berria . Noiz kontsultatua: 2017-11-18.
  2. Bertsolaritza . Noiz kontsultatua: 2017-11-18.
  3. Aurreko Herriartekoan Zarautz Jai Txiki txapeldun . Noiz kontsultatua: 2017-11-18.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu