Kepa Iturralde

ikertzailea

Kepa Iturralde Lertxundi (Bilbo) arkitektoa, irakaslea da. Municheko Teknologia Unibertsitatean dihardu irakasle eta irakasle.[1] Metak Arkitektura Tailerra sortu zuen Bilbon, Maider Uriarte eta Zigor Iturbe arkitektoekin batera.

Kepa Iturralde

Bizitza
JaiotzaBilbo
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
alemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
The University of Tokio (en) Itzuli  (2014 -  2015)
Municheko Teknologia Unibertsitatea  (2015 -
Sungkyunkwan University (en) Itzuli  (2015 -  2015)
Lan nabarmenak
KidetzaAldiri. Arkitektura eta abar
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: kepa-iturralde-lertxundi

Arkitekto ikertzailea aldatu

Donostiako Arkitektura Eskolan ikasi zuen.

2015az geroztik irakasle eta irakaslea da Municheko Teknologia Unibertsitatean. Lehenago bisitatu Tokio eta Koreako Sungkyunkwan-eko unibertsitateetan ere lan egin zuen.

Aldiri aldizkariaren sortzaile aldatu

 
Aldiri aldizkari berria Argia aldizkarian (2010)

"Aldiri. Arkitektura eta abar" aldizkariko sortzaileetako bat izan zen. Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin 2009an argitaratu zuten 0 zenbakia, "Hasiberriak. Arkitekto gazteon komeriak" izenburupean, eta lehendabiziko zenbaki hartako parte-hartzaileen artean zeuden Iturralde eta hainbat arkitekto hasiberri, besteak beste, Unai Fernandez de Betoño, Ibai Gandiaga, Maider Uriarte, Ula Iruretagoiena, Agurtzane Elguren, Kepa Iturralde, Ander Gortazar eta Anartz Ormaza. Geroago ere beti izan da kidea aldizkariko erredakzio-kontseiluan.[2]

Aldiri talde-lanaren emaitza izan da hasieratik, garai hartan baziren arkitekturazko oinarrizko liburu batzuk euskarara itzuliak (Müller-ren Arkitektura Atlasa,[3] Paricioren Arkitekturaren eraikuntza,[4] edo Solà-Moralesen Hiri-hazkunde motak[5]), baina taldeak euskarazko berezko sorkuntza bultzatu nahi zuen, eta ez soilik arkitekturaz modu ortodoxoan aritu nahi, beste hainbat aldizkariren moduan; bestelako gaiei ere tartea eskaini nahi zieten: hirigintza, lurralde-antolamendua, artea, soziologia, ekologia, ekonomia... Zenbaki bakoitzean Joseba Larratxe Josevisky arkitektoren komiki bat ere sartu zuten. Aldizkariaren formatua akademikoagoa bihurtu zen denborarekin. Euskarazko Uztaro aldizkari zientifikoaren bideari jarraituz Aldirik Dialnet, Latindex eta MIAR indize eta katalogo akademikoetan agertzea lortu zuen.[6]

Argitalpenak aldatu

Aldiri aldizkarian gutxienez 18 artikulu idatzi ditu.[7] Ehun baino gehiago dira aldizkari zientifikoetan argitaratu dituen artikuluak.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. «Unai Fernández de Betoño Sáenz de Lacuesta - Arkitektura Saila - UPV/EHU» arkitekturasaila (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  2. «Kepa Iturralde: "Aldiri bezalako ekimen bat aurrera ateratzeko ezinbestekoa da jende ugariren ekarpena" :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  3. Müller, Werner, 1924-2005.. (2007). Arkitektura atlasa.. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-8373-984-6. PMC 244027019. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  4. Paricio Ansuategui, Ignacio.. ([2005]). Arkitekturaren eraikuntza. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-813-9. PMC 433914880. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  5. Solà-Morales i Rubió, Manuel de.. ([2008]). Hiri-hazkunde motak. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Universidad del País Vasco, Servicio Editorial ISBN 978-84-9860-138-1. PMC 733696896. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  6. «Unai Fernandez de Betoño: “UEU oasia da euskarazko ikerketa arkitektonikoaren basamortuan” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  7. «Kepa Iturralde Lertxundi :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  8. Iturralde, Kepa. (2020). «Google Acadèmic» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu