Ula Iruretagoiena

ikertzailea

Ula Iruretagoiena Busturia (Bilbo, 1979). Arkitekto hirigilea eta Arkitekturan doktorea da. Donostiako Arkitektura Eskolan irakaslea da,[1] Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Sailean. Bere ikerketa lerro nagusiak lurraldea, politika, hezkuntza pedagogiak eta harreman afektiboak dira. Hiria eta bestelako politikak: logika komunitarioa (Tabakalera, 2014)[2] argitaralpenaren egilea da. Hezkuntza, Hiria, Dibertsitatea ikerketa taldearen zuzendaria eta Aldiri aldizkarian erredakzio-kontseilukide da.[3]

Ula Iruretagoiena
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaAldiri. Arkitektura eta abar
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: ula-iruretagoiena-busturia

Arkitekto ikertzailea aldatu

2005ean bukatu zituen arkitekturako ikasketak Donostiako Arkitektura Eskolan. Geroago bere ikerketetan hausnarketa egin du arkitekturak espazioen materializazioaren bidez izan dezakeen eraldatzeko gaitasunaz. Zein da lurraldearen antolakuntzak herri baten identitatearen eraketan, lurraldetasunean, joka dezakeen papera? Alegia, dimentsio politikoa azterzea arkitekturaren eragin-eskala guztietan.[1]

Aldiri aldizkariaren sortzaile aldatu

 
Aldiri aldizkari berria Argia aldizkarian (2010)
 
Aldiri28: Arkitektura eta Hezkuntza

"Aldiri. Arkitektura eta abar" aldizkariko sortzaileetako bat izan zen. Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin 2009an argitaratu zuten 0 zenbakia, "Hasiberriak. Arkitekto gazteon komeriak" izenburupean, eta lehendabiziko zenbaki hartako parte-hartzaileen artean zeuden Iruretagoiena eta hainbat arkitekto hasiberri, besteak beste, Unai Fernandez de Betoño, Ibai Gandiaga, Maider Uriarte, Kepa Iturralde, Agurtzane Elguren, Kepa Iturralde, Ander Gortazar eta Anartz Ormaza. Geroago ere kidea aldizkariko erredakzio-kontseiluan.[4]

Aldiri talde-lanaren emaitza izan da hasieratik, garai hartan baziren arkitekturazko oinarrizko liburu batzuk euskarara itzuliak (Müller-ren Arkitektura Atlasa,[5] Paricioren Arkitekturaren eraikuntza,[6] edo Solà-Moralesen Hiri-hazkunde motak[7]), baina taldeak euskarazko berezko sorkuntza bultzatu nahi zuen, eta ez soilik arkitekturaz modu ortodoxoan aritu nahi, beste hainbat aldizkariren moduan; bestelako gaiei ere tartea eskaini nahi zieten: hirigintza, lurralde-antolamendua, artea, soziologia, ekologia, ekonomia... Zenbaki bakoitzean Joseba Larratxe Josevisky arkitektoren komiki bat ere sartu zuten. Aldizkariaren formatua akademikoagoa bihurtu zen denborarekin. Euskarazko Uztaro aldizkari zientifikoaren bideari jarraituz Aldirik Dialnet, Latindex eta MIAR indize eta katalogo akademikoetan agertzea lortu zuen.[8]

Argitalpenak aldatu

Aldiri aldizkarian gutxienez 12 artikulu idatzi ditu.[9] Beste 10 baino gehiago aurkitu daitezke nazioarteko forotan.[10]

  • “Resisting The Demolition Of Basque Frontons In Euskadi” Ibon Salaberriarekin. The Funambulist 16 Proletarian Fortresses (Mar-Apr 2017)[11]
  • “Mugaren gorpuzkerak. Corporalización de la frontera. The Embodiment of Boundaries” A Fine Line: Scenarios for bordering, 78-92, 2017.[12]
  • “Building relationships: A Strategy for Resilience”AIARG Conference 2016, Cork Irland-Eire.
  • Hiria eta Bestelako Politikak II: logika komunitarioa[2]
  • “Trans-hirigintza eta herri eraikuntza” Igor Ahedo-rekin Aldiri. Arkitektura eta Abar. Komunitaterako Hirigintza, 2014, 4, 18-20. Udako Euskal Unibertsitatea.[13][14]

Berritzailea da Kultura afektiboaren arkitekturaz 2019an Jakin aldizkarian argitaratu zuen artikulua.[3]

« Mundua hankaz gora jarri duen [Koronabirus] zomorroa oso arkitektonikoa da, eta espazioei begira jarri gaitu. Bestelako espazioetan erabilgarria den gogoeta hezkuntza espazioetarako ere baliogarria dela esan genezake: espazioen antolaketak malgutasuna izan behar du aurreikusi gabeko egoerak jasateko (gaur eguneko pandemia eta etor daitekeena). »

—Ula Iruretagoiena[15]


Lan eraiki nagusiak aldatu

Hauek dira arkitekto moduan Iruretagoienak burutu dituen proiektu nagusiak:[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Ula Iruretagoiena Busturia - Arkitektura Saila - UPV/EHU» arkitekturasaila (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  2. a b Iruretagoiena, Ula. (L.G. 2015). Hiria eta bestelako politikak. 2, Komunitate logika = Ciudad y otras políticas. 2, La lógica comunitaria. Tabakalera ISBN 978-84-608-2666-8. PMC 1122991911. (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  3. a b «Ula Iruretagoiena Busturia - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  4. «Kepa Iturralde: "Aldiri bezalako ekimen bat aurrera ateratzeko ezinbestekoa da jende ugariren ekarpena" :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  5. Müller, Werner, 1924-2005.. (2007). Arkitektura atlasa.. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-8373-984-6. PMC 244027019. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  6. Paricio Ansuategui, Ignacio.. ([2005]). Arkitekturaren eraikuntza. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-813-9. PMC 433914880. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  7. Solà-Morales i Rubió, Manuel de.. ([2008]). Hiri-hazkunde motak. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Universidad del País Vasco, Servicio Editorial ISBN 978-84-9860-138-1. PMC 733696896. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  8. «Unai Fernandez de Betoño: “UEU oasia da euskarazko ikerketa arkitektonikoaren basamortuan” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  9. «Ula Iruretagoiena Busturia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  10. Iruretagoiena, Ula. (2020). «Google Acadèmic» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  11. (Ingelesez) «The Funambulist 16 (Mar-Apr. 2018) Proletarian Fortresses» THE FUNAMBULIST MAGAZINE (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  12. Scenarios for bordering conditions : a project for I International Architecture Biennial, Donostia, Mugak, 2017. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-84-697-8692-5. PMC 1107207796. (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  13. Ahedo, Igor; Iruretagoiena, Ula. (). Trans-hirigintza eta herri-eraikuntza. Udako Euskal Unibertsitatea PMC 932812014. (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  14. Trans-hirigintza eta herri eraikuntza (Deskargatu). ALDIRI - UEU.
  15. «Ula Iruretagoiena: "Coronavirusa oso arkitektonikoa da, eta espazioei begira jarri gaitu” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu