Ahuntz

Ahuntza» orritik birbideratua)

Ahuntza (emea) edo akerra (arra) (izen zientifikoa: Capra aegagrus hircus) animalia ugaztun eta hausnarkari bat da, Capra aegagrus basahuntzaren azpiespezie etxekotua. Kumeei, berriz, antxume, aume edo ahuña deritze. Azienda xehetzat hartuta dago, ardi eta txerriak bezala.

Ahuntz
Goat family.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
GeneroaCapra
EspezieaCapra aegagrus
Azpiespeziea Capra aegagrus hircus
(Linnaeus, 1758)
Datu orokorrak
Ernaldia 22 aste
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak ahuntz esne eta ahuntz haragi
Bizi itxaropena 15 urte
Bihotz-frekuentzia 75 pultsazio minutuko
Kumaldiaren tamaina 2
Edoskitzea 305 egun

Gizakiak ahuntzengandik elikagaiak eskuratzen ditu: esnea eta haragia. Esnea zuzenean har dezake, edo esneki landu gisa (gazta, jogurta...).

EtimologiaAldatu

Emearen izena, aitzineuskaraz,[1] *ha(n)-huntz berreraiki du Lakarrak[2] (non *han 'animalia' eta huntz landare-izena ikusten dituen). Mitxelenak, Anuncibay toponimoan oinarrituta, anuntz[3] proposatu zuen.

Kumearen izenei dagokienez,[1] antxume da hedatuena, eta ahuntz-ume du jatorrizko forma (Axularrek eta Etxeberri Sarakoak erabili zuten). Euskararen bazterretako hizkeretako aldaerek iradokitzen dute, ordea, ahuntz-en bukaerako -tz geroago gehitutako morfema dela (ikus halaber beltz):

  • ahuñe/a (bustidura adierazkorraz edo -ña moduko atzizki txikigarri batez) < *ahun (ala *ahune < *ahume?)
  • auma/e < *ahun-ume

Azkueren arabera, esaterako, Erronkarin aiñe/a nahiz aiñume erabiltzen ziren.[4]

Munduko aziendakAldatu

Hauek dira gaur egun ahuntz gehien dituzten herrialdeak: · Txina : 173.000.000. · India : 124.500.000. · Pakistan : 52.800.000. · Sudan : 40.000.000. · Bangladesh : 34.500.000. · Nigeria : 27.000.000. · Iran : 26.000.000. · Indonesia : 12.450.000. · Tanzania : 11.700.000. · Kenia : 11.000.000.

Euskal Herriko bertako ahuntz arrazakAldatu

 
Ahuntz azpigorriak Ormaiztegiko Bertako Arrazen Azokan

Euskal Herrian bertako bi ahuntz arraza daude: ahuntz azpigorria eta piriniotar ahuntza. Haiez gain, kanpoko beste arrazetako etxeko ahuntzak daude ere esne zein haragitarako.

EsamoldeakAldatu

  • "Ahuntzaren gauerdiko eztula" bezala izan: Oso garrantzi gutxiko zerbait izan.
  • "Ahuntzak adarrak dituen aldera": Alderantziz.

AkerraAldatu

Akerra sarri agertzen da herri sinesmenetan, baita Euskal Mitologian ere, Akerbeltz izenarekin. Gainera, Euskal Herrian zein Pirinio guztian ohikoa izan da aker beltzak edukitzea artalde zein ukuiluetan gainontzeko abereak babesteko.

Kristauentzat, Deabru beraren berraragiztatzea da, eta apaizek sorgin eta aztiak jazarri dituzte Akelarreetan era guztietako gehiegikeria sexualak egitearen salaketapean. Egun zera uste da berriz, Akerbeltza antzinako jainko bat zela, abereen babeslea. Akerraren inguruko gurtza hau gainera Europako beste zenbait lekuetan ere eman da. Akerbeltz honen inguruko zenbait sinesmenek gaur egun arte iraun dute.

ErreferentziakAldatu

  1. a b Lakarra, Joseba A.; Manterola, Julen; Segurola, Iñaki. (2019). Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200). Euskaltzaindia, 353-354. or. ISBN 978-84-946477-8-9..
  2. (Gaztelaniaz) Lakarra, Joseba A.. (2002). «ETIMOLOGIAE (PROTO)UASCONICAE LXV» in Artiagoitia, Xabier; Goenaga, Patxi; Lakarra, Joseba A. ERRAMU BONETA: FESTSCHRIFT FOR RUDOLF P. G. DE RIJK. Euskal Herriko Unibertsitatea, 433. or. ISBN 84-8373-406-0.
  3. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.
  4. Azkue, Resurrección María. (1905). Diccionario vasco-español-francés = Dictionnaire basque-espagnol-français. .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu