Sacyr
Sacyr eraikuntza enpresa espainiarra da. 2003ean Sacyr eraikuntza enpresa eta Vallehermoso higiezinen eraikitzailearen batzearen ondorioz sortua. Eraikuntzaz gain beste hainbat sektoreetan inbertitzen ditu, esaterako autobideen kudeaketan eta petroliogintzan. 2006an Repsol YPF espainiar petrolioegilearen akziodun nagusi bilakatu zen, akzioen %20 erosi eta gero.
Sacyr | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa |
Jarduera sektorea | construction business (en) |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Honen parte | Ibex 35 |
Eskumendekoak | Cavosa (en) |
Enplegatuak | 15.529 (2024) |
Agintea | |
Lehendakaria | Manuel Manrique Cecilia |
Zuzendari exekutiboa | Manuel Manrique Cecilia |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Baltzu anonimo |
Balore-burtsa | Madrilgo burtsa |
Historia | |
Sorrera | 2003ko apirilaren 3a |
webgune ofiziala |
2005tik aurrera, enpresaren kontrola lortzeko lehia bizian aritu da Luis del Rivero bere presidentea. Gaur egun, enpresako akziodun nagusia da.
Europistasen erostea
aldatu2006ko abuztuaren 6ean, Sacyr Vallehermosok Europistas autobideen kudeatzailea erosteko eskaintza aurkeztu zuen, guztira 825 milioi euroko balioarekin. Eskaintza horrek Euskadiko aurrezki kutxen (BBK, Kutxa eta Vital Kutxa) babesa izan zuen. Aurrezki kutxa hauek ziren Europistasen akziodun nagusienak.
Europistas erosteko lehian beste eskaintza bat izan zen, Ferrovial eraikuntza enpresaren Cintra eskumendekoak aurkezturikoa. Baina azkenik Sacyr Vallerhemosok bere eskaintza 1.000 milioi eurora handitu zuen gutun-azal itxian eginiko enkantean, eta enpresa erosi zuen. Europistas erosi eta gero, Sacyr Vallehermosok bere autobideen kudeatzailea den Itinere enpresarekin elkartuko du, enpresa berria sortuz.
Sacyr Vallehermosok esan zuenez, Itinerek, Bilbon izango du bere egoitza nagusia.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Sacyrren webgunea