Eduardo Victoria de Lecea pasealekua
Eduardo Victoria de Lecea pasealekua Bizkaiko Bilbo hiriburuaren erdigunean dagoen kalea.
Eduardo Victoria de Lecea pasealeku | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°16′00.03″N 2°56′26.62″W / 43.2666750°N 2.9407278°W |
Izena
aldatuIzena Eduardo Victoria de Lecea Bilboko alkatea zenaren omenez darama.
Ez da antzinako Rafael Sánchez Mazas falangistaren omenezko pasealekuarekin nahastu behar, hura auzitegiaren epai-erabakiz kale izendegitik kendu baitzen.
Kokalekua
aldatuAbandoibarra auzoan dago.
Euskadi plazan eta Bilboko Arte Ederren Museoaren artean hasten da, eta ekialde-mendebaldeko norantzan Casilda Iturrizar parkea eta Leizaola lehendakariaren kalearekiko paraleloki joanez, Abandoibarra etorbidean amaitzen da. Euskalduna jauregiaren parean.
Ondarea
aldatuEduardo Victoria de Lecea pasealekuaren inguruan hainbat eraikin nabarmen daude. Bilboko Arte Ederretako Museotik hasi eta Bilboko itsasadarra arteko (Abandoibarra etorbidea) norantza jarraituz honakoak dira:
- Artklass eraikina, Robert Krier.
- Etxargi eraikina, César Portela.
- Parkeder eraikina, Iskander Atutxa eta Jon Urrutikoetxea, eraikitzen.
- Leizaola lehendakariaren kalearen 21. eta 27. zenbakiko etxebizitzak, Peña Gantxegi, Rocio Peña eta Mario Sangalli.
- Hotel Meliá Bilbao, de Ricardo Legorreta Vilchis.
PAsealeku honetan zehar hainbat eskultura eta estatua oroigarri ere badaude:
- Aureliano del Valle maisuaren omenezko monumentua.
- Josu Loroño Elgezabal musika irakasle eta musikagilearen omenezko monumentua
- Giuseppe Verdiren omenezko monumentua
-
Aureliano del Valleren omenezko monumentua.
-
Lope y Cleto de Alañaren brontzezko plaka oroigarria
-
Josu Loroñoren omenezko monumentua
-
Giuseppe Verdiren omenezko monumentua
Garraoibideak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |