1990eko Italiako GiroaItzuli Handi honen 73. edizioa izan zen. 1990ekomaiatzak 18 eta ekainak 6 artean ospatu zen, horietako bat bikoitza izan zen 20 etapatan banatutako 3450 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Gianni Bugnok, batez beste, 37,609 kilometro orduko abiaduran bete zituenak.
Marino Lejarreta bigarren izan zen azken erlojupekoan, sailkapen nagusian 7. postuan amaituz. Euskaldunik hoberena Federico Etxabe izan zen, sailkapen nagusian 5. postuan amaituz.
Gianni Bugno nagusitu zen edizio honetan, hasieratik amaierara. Hasierako etapan maglia arrosa hartu zuen eta ez zuen behin ere utzi. Berarekin batera podiumean Charly Mottet eta Marco Giovannetti egon ziren, azken hau Seur taldeko liderra.