Pordoi mendatea

Italiako mendatea
Passo Pordoi» orritik birbideratua)

Pordoi mendatea (italieraz: Passo Pordoi; ladinoz: Jof de Pordou) Italia aldeko Dolomitetan kokatzen den mendate bat da. 2.239 metroko garaiera du, eta Val Cordevole eta Val di Fassa haranak elkar lotzen ditu.

Pordoi mendatea
Datu orokorrak
Garaiera2.239 m
Motamendate eta giza kokaleku
Geografia
Map
Koordenatuak46°29′16″N 11°48′49″E / 46.48772°N 11.81358°E / 46.48772; 11.81358
UTC orduaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MendikateaDolomitak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Trentino-Adige Garaia
Probintzia Trentoko probintzia autonomoa
Italiako udalerriCanazei

Txirrindularitza aldatu

Pordoi pasabidea Italiako Giroko igoerarik ospetsuenetako bat da. Canazeitik datorren isurialdeak 13 kilometroko luzera du, eta batez beste % 6ko malda du; Arabbako isurialdea, berriz, laburragoa da (9,4 km), baina batez besteko aldapa handiagoa da ( % 6,8). 13 aldiz izan da Cima Coppi.

Hona hemen bertatik pasa diren lehen txirrindulariak:

Kanpo estekak aldatu