Ireki menu nagusia

Lodi (Italia)

udalerri italiako
Lodi» orritik birbideratua)

Lodi (italieraz ˈlɔːdi ahoskatua; lombardieraz: Lòd; latinez: Laus Nova) Italiako hiria da, 43.000 biztanle dituena, eta Lombardiaren erdi-hegoaldean dagoena. Po ibaiaren haranaren behean eta Adda ibaiaren luzeran, Lodi Vecchio (Lod Veg lombardieraz, antzinako Laus Pompeia) hiriaren ondoan dago. Izen bereko probintziaren hiriburua da.

Lodi (Italia)
Italiako udalerria
Piazza duomo lodi.jpg
Flag of Lodi.svg Lodi-Stemma.png
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Lombardia
ProbintziaLodiko probintzia
Alkatea Simonetta Pozzoli Itzuli
Posta kodea 26900
ISTAT kodea 098031
Geografia
Koordenatuak 45° 19′ 00″ N, 9° 30′ 00″ E / 45.316666666667°N,9.5°E / 45.316666666667; 9.5Koordenatuak: 45° 19′ 00″ N, 9° 30′ 00″ E / 45.316666666667°N,9.5°E / 45.316666666667; 9.5
Lodi (Italia) hemen kokatua: Italia
Lodi (Italia)
Lodi (Italia)
Lodi (Italia) (Italia)
Map of comune of Lodi (province of Lodi, region Lombardy, Italy).svg
Azalera 41.38 km²
Altuera 87 m
Mugakideak Boffalora d'Adda, Cornegliano Laudense, Lodi Vecchio, Montanaso Lombardo, San Martino in Strada, Tavazzano con Villavesco, Corte Palasio, Pieve Fissiraga eta Dovera
Demografia
Biztanleria 45.212 bizt. (2017ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea 1.092,61 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 0371
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Konstantza, Omegna, Fontainebleau eta Lodi (Kalifornia)
Katastro kodea E648
Sailkapen sismikoa 3 (Txikia)
Matrikula LO
www.comune.lodi.it

Hiria 1158 urtean Federiko I.a Bizargorrik fundatu zuen, Laus Pompeia suntsitua izan ondoren. Errenazimentuan, loraldi artistiko eta kulturala izan zuen, 1454an Lodiko Ituna izenekoa sinatu ondoren.

XXI. mendean hiria bidegurutze eta industriagune garrantzitsua da (kosmetika, artisautza, esne-ekoizpena). Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren aldeko apustua egin du; hori dela eta, Parco Tecnologico Padano-aren (Po ibaiaren haraneko ikerketa-zentroa) egoitza izateko aukeratua izan zen. Aipatu parke hori elikagaien bioteknologian Europa mailako ikerketa-zentro kualifikatua da.

Hirugarren sektoreari lotutako jarduerak ere kontuan hartzekoak dira. Turismoa gorantz doa, Po Haraneko Arte Hirien zirkuituan dago, eta monumentu garrantzitsu batzuk ditu: katedrala, San Frantzisko eliza, Santa Ines eliza eta Mozzanica eraikina, besteak beste.

MugakideakAldatu

Senidetutako hiriakAldatu

Pertsonaia ospetsuakAldatu

KirolaAldatu

Hiriak gehien jarraitzen duen kirola patin-jockeya da. Amatori Lodi Italiako hockey-talde ospetsuenetakoa da.

ErreferentziakAldatu

Argazki galeriaAldatu


Kanpo estekakAldatu