Jean Pier Mendiburu

Nafarroa Behereko bertsolaria
Jean Pierre Mendiburu» orritik birbideratua)

Jean Pier Mendiburu Etxeberri (Heleta, Nafarroa Beherea, 1948ko uztailaren 27a - 2022ko azaroaren 4[1]) heletar bertsolaria zen. Bat-batekoan ez ezik, bertso-paperak idazten aritu zen eta hainbat sari irabazi zituen alor horretan.

Jean Pier Mendiburu

Bizitza
JaiotzaHeleta1948ko uztailaren 27a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Heriotza2022ko azaroaren 4a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, nekazaria eta antzerkigilea

1981ean eta 1984an Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.[2]

Bizitza aldatu

Eñaut Mendiburu eta Maria Etxeberriren semea zen. Lanbidez laboraria izan zen. Bertsotan hasi aurretik, antzerkigintzan ibilia zen.[3]. Aiherrako Jacqueline Etxeberrirekin ezkondu zen 1972an, eta Mirentxu izeneko alaba ukan zuten.

Txapelketak aldatu

Lanak aldatu

Bertsolaritzaz:

  • Ene bertsuen feria : (bertsu-bilduma) (Donostia: Auspoa argitaletxea, 2007)
  • Bertsutan ariz ikasten (Kanbo: Bertsularien Lagunak, 1984)

Antzerkiaz:

  • Gure borda (1969)

Erreferentziak aldatu

  1. Madariaga, Ainize. «Jean Pier Mendiburu Etxeberri bertsolaria zendu da.» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  2. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Jean Pierre Mendiburu - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-01-20).
  3. Emile Larrek Ernest Alkat bertsulariarekin elkarrizketa Ene bertsuen feria : (bertsu-bilduma) liburuaren sarreran, ISBN 978-84-7907-576-7 ; 9-12 orr.

Kanpo estekak aldatu