Mikel Mendizabal

Gipuzkoar bertsolaria

Mikel Mendizabal Garmendia (Itsasondo, Gipuzkoa, 1956ko martxoaren 31) bertsolaria da. Lizardi Saria bi aldiz irabazi du, Artxanberri Saria behin, eta Durangoko Lauaxeta Saria beste behin. 1989ko Txapelketa Nagusian finalista izan zen. 1997an berriz izan zen finalista eta bosgarren egin zuen.

Mikel Mendizabal

(2010)
Bizitza
JaiotzaItsasondo1956ko martxoaren 31 (68 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Inguma: mikel-mendizabal-idiazabal

Neurri, doinu eta beste zenbait alderdi formaletan aurrerakoia eta berritzailea izan zen. Bertsolaritza lantzen eta sustatzen dihardu ikastoletan, eta Gipuzkoako Ikastolen Elkartean liberatua da horretarako.

Txapelketak

aldatu

Sariak

aldatu
 
Euskal umoreari buruzko mahai-inguru batean Zizurkilen 1995ean, Joxin Azkue, Kike Amonarriz, eta Antton Olariagarekin. (Arg.: Aiurri)

Erreferentziak

aldatu