Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketa

Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketa Euskal Herriko herri kirolen txapelketa da. Herrialdeka jokatzen da eta 10 herri kiroletan izaten dira lehiak.

Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketa
Kirola 10 herri kirol
Antolatzailea Euskadiko Herri Kirol Federazioa
Sorrera 1987
Eremua  Euskal Herria
Tokia aldakorra
Garaipen gehien Nafarroa Garaia (11)
Txapelduna Nafarroa Garaia (2019)

HistoriaAldatu

1987an burutu zen ideia Atharratzen. Lapurdi nagusitu zen baina ez da ofizialtzat hartzen ekitaldi hura. Urtero herrialdedesberdinetan izaten da txapelketa baina Euskal Herritik kanpra ere jokatu izan da, Bartzelonan 1992an Olinpiaden garaian ezagutzera emateko, eta Parisen 1997an, exibizio gisa.

KirolakAldatu

  1. Sokatira (goma gainean): 640 kilogramotako pisuan. 8 tiralari talde bakoitzeko.
  2. Lokotx biltzea: 50 lokotx, hauen arteko tartea 1'25 metrotakoa.
  3. Txinga eramatea: 50 kilogramotako txingak.
  4. Zaku eramatea: hirunaka eta erreleboka 360 metro osatzen dira osotara. Zakuak 80 kilogramo pisatzen ditu.
  5. Harri-jasotzea: 100 kilogramotako zilindrikoarekin bi minututan.
  6. Ingude altxatzea: 18 kilogramotako ingudea minutu eta erdian.
  7. Lasto altxatzea: 45 kilogramotako lasto fardoarekin bi minututan.
  8. Orga jokoa: 350 kilogramotako orgari birak ematea.
  9. Trontza: 10 epai 105 zentimetroko enborrean, gehienez 10 minututan.
  10. Aizkora proba: 4 epai 105 zentimetroko enborrean, gehienez 10 minututan.

PalmaresaAldatu

Urtea Egoitza (Herrialdea) Irabazlea
1987* Atharratze (Zuberoa)   Lapurdi*
1988 Atharratze (Zuberoa)   Zuberoa
1989 Garazi (Nafarroa Beherea)   Bizkaia
1990 Doneztebe (Nafarroa Garaia)   Bizkaia
1991 Gasteiz (Araba) ?
1992   Bartzelona   Bizkaia
1993 Azpeitia (Gipuzkoa)   Gipuzkoa
1994 Baiona (Lapurdi)   Gipuzkoa
1995 ez zen jokatu
1996 Getxo (Bizkaia)   Bizkaia
1997   Paris -
1998 Gasteiz (Araba)   Bizkaia
1999 Getxo (Bizkaia)   Bizkaia
2000 Garazi (Nafarroa Beherea)   Bizkaia
2001 Donostia (Gipuzkoa)   Gipuzkoa
2002 Bera (Nafarroa Garaia)   Nafarroa Garaia
2003 Hendaia (Lapurdi)   Bizkaia
2004 Ozeta (Araba)   Nafarroa Garaia
2005 Getxo (Bizkaia)   Nafarroa Garaia
2006 Baigorri (Nafarroa Beherea)   Nafarroa Garaia
2007 Atharratze (Zuberoa)   Nafarroa Garaia
2008 Donostia (Gipuzkoa)   Nafarroa Garaia
2009 Doneztebe (Nafarroa Garaia)   Nafarroa Garaia
2010 Hendaia (Lapurdi)   Nafarroa Garaia
2011 Legutio (Araba)   Gipuzkoa
2012 Getxo (Bizkaia)   Bizkaia
2013 Baigorri (Nafarroa Beherea)   Gipuzkoa
2014 Atharratze (Zuberoa)   Gipuzkoa
2015[1] Elizondo (Nafarroa Garaia)   Nafarroa Garaia
2016[2] Donostia (Gipuzkoa)   Gipuzkoa
2017[3] Sara (Lapurdi)   Bizkaia
2018[4] Gasteiz (Araba)   Nafarroa Garaia
2019[5] Bilbo (Bizkaia)   Nafarroa Garaia
  • 1987 eta 1997 urteetako ekitaldiak ez ziren txapelketa ofizialak izan.

GaraipenakAldatu

1991. urteko emaitza falta da.

Herrialdea Garaipenak Urteak
  Nafarroa Garaia 11 2002, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2015, 2018, 2019
  Bizkaia 10 1989, 1990, 1992, 1996, 1998, 1999, 2000, 2003, 2012, 2017
  Gipuzkoa 7 1993, 1994, 2001, 2011, 2013, 2014, 2016
  Zuberoa 1 1988

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu