Pupuan trapua
Pupuan trapua 84 poesia biltzen dituen liburua da. Otxandioko idazle den Xabier Olasok idatzitako liburu honetan bi ataletan banatzen dira olerkiak: Esna irauteko poemak eta Lotarako kantu-kontuak. Nahiz eta liburuaren lehen argitalpena 2004koa den, Pamiela argitaletxeak argitaratua, 2007an Centro de Lingüística Ateneak edizio elebiduna plazaratu zuen Madrilen: Pupuan Trapua/Un trapito en la pupa. Lan honi esker, egileak Haur eta Gazte Literaturako libururik onenaren Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2005ean.
Pupuan trapua | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Xabier Olaso |
Argitaratze-data | 2004, lehen argitalpena |
Generoa | Olerkia |
Jatorrizko izenburua | Pupuan trapua |
Argitaletxea | Pamiela |
Herrialdea | Euskal Herria |
Bilduma | Tamaina ttikia |
Formatua | Liburua |
ISBN | 84-7681-409-7 |
Sariak | Euskadi Literatura Saria - Haur eta Gazte Literatura, 2005ean |
Datu gehigarriak | |
Atalak
aldatuLehen atala: «Esna irauteko poemak»
aldatu59 poesia jasotzen dira atal honetan, zeinak oso estilo eta gai ezberdinekoak diren. Atal honetako poesia bat dugu ondorengoa, liburuari izenburua ematen diona, hain zuzen ere:
« | PUPUAN TRAPUA Urratu zait belauna, odol ttanta bat txirrist, negarraren negarrez muki-kandelakzintzilik. Bat, bi hiru lau eta bost bost xentimoko pupua sei, zazpi, zortzi bederatzi eta hamar hamar xentimoko trapuaz sendatu zait niri. Harro nago nire pupuaz eta harroagoa nire trapuaz
|
» |
Bigarren atala: «Lotarako kanta-kontuak»
aldatuPoema multzo hau 25 poesiek osatzen dute. Hauetako askok lo-kanta herrikoien eragin eta jatorri nabarmena dutela esan daiteke:
« | Loa, loa martxuka eder, Loa, loa kuttuna, Aita zureak ereitten dabil, Ama zurekin, ttunttuna
|
» |
Estiloa
aldatuXabier Etxanizen arabera[1] , argi dago tradizioa eta herri-literatura oinarri dituela Olasok poemak idazterako garaian, baina Herri sineskeriaz eta sorgin hizkeraz ere baliatzen da, adibidez, «hurrup eta klik, ikimilikiliklik» (38.Or) esaten duenean. Idazle honen obra aztertzerakoan herri-tradizioaz gain, kontuan izan beharreko beste elementu batzuk ere badira, hala nola, hizkeraren sinpletasuna, umorea eta jokoa. Beste kasu batzuetan haurren artean hain arrakastatsuak diren kontu eskatologikoetara jotzen du, baita txisteetara ere. Horien gzutien ondoan bestelako eraginak aurki daitezke, esaterako haiku japoniarrak; poema motz, sinple eta hunkigarriak:
« | BETE-BETEAN Ateri da negarra Zure begietan Euria dihardu orain, Bete betean. (86. or.)
|
» |
Sariak
aldatuBibliografia
aldatu- OLASO, Xabier (2004): Pupuan trapua. Pamiela. Iruñea.
Erreferentziak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskara |
Kanpo estekak
aldatu- ↑ Etxaniz Erle, Xabier. (2011). «Pupuan trapua (2004)» Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia (EHU): 199-206..