Tximeletrak

Xabier Olaso, Agurtzane Villate, Pamiela, 2012

Tximeletrak 78 poesia biltzen dituen liburu bat da, 2012an argitaratua.[1] Otxandioko idazle den Xabier Olasok idatzi eta Agurtzane Villatek ilustratutako liburu honetan bi ataletan banatzen dira olerkiak: Tximeletrak esnatzean eta Tximeletrak oherakoan.[2] Lan honi esker, egileak Haur eta Gazte Literaturako libururik onenaren Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2013an.[3]

Tximeletrak
Audioa
Xabier Olaso, Tximeletrak liburuko Maitasuna zer den poema irakurtzen.
Datuak
IdazleaXabier Olaso
Argitaratze-data2012
Generoahaur eta gazte literatura
Jatorrizko izenburuaTximeletrak
Hizkuntzaeuskara
ArgitaletxeaPamiela
HerrialdeaEuskal Herria
IlustratzaileaAgurtzane Villate
Formatualiburua
ISBN978-84-7681-758-2
SariakEuskadi Literatura Saria: Haur eta Gazte Literatura, 2013an

Edukia

aldatu

Bi ataletan banatuta egon arren ez da etenik sentitzen, bietan agertzen dira antzeko gai eta pertsonaiak. Poema jostalariak dira, ohikotasunetik abiatzen direnak eta efektu bisualak erabiliz bukaeran pasadizo barregarri edo hunkigarriekin amaitzen direnak.[4]

Euskadi Literatura Sariko epaimahaiko kideek azpimarratu zuten euskal tradizioaren ezagutza sakonetik abiatu eta berrikuntza jostalariaren bidetik haurren hizkeran jasotzen dituela haien barne arazoak. Euskarak sortu dituen haur hizkuntzaren baliabideak egoki erabiltzen ditu. Naturaltasun handiz erabiltzen ditu hitz joko horiek, erritmo paregabe eta musikaltasun handiz.[3]

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Haur Literatura: Tximeletrak» Pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-08).
  2. «Tximeletrak» Galtzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-08).
  3. a b «Euskadi Literatura Sariak 2013: haur eta gazte literatura» Euskadi.eus, Eusko Jaurlaritzaren webgunea (Noiz kontsultatua: 2018-02-08).
  4. Mercero, Imanol. (2013-06-23). «Esnatzean, nahiz oherakoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-02-07).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskara