Urkuluko uharka
Urkulu Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen urtegi bat da, Debagoieneko eskualdean eta Aretxabaletako udalerrian kokatua. Zehazki, Aretxabaletako Larrino, Aozaratza eta Goroeta auzoek eta Kortaburu, Markiategi eta Urrexola auzuneek inguratzen dute. Itsas mailatik 331-341 metro gorago dago.
Urkulu | |
---|---|
![]() | |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°01′22″N 2°28′43″W / 43.0228154°N 2.4784746°W |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Eskualdea | Debagoiena |
Udalerria | Aretxabaleta |
1975ean eraikuntza lanak hasi ondoren, 1979an bete egin zuten, Urkulu ubidetik ur gehien jasoz, baina baita Bolibar erreka eta Arantzazuko arrotik ere.
Edukia 16.30 Hm³ da.
Mendiak Aldatu
Inguruko mendien artean iparradetik hegoaldera Orkatzategi (874 m), Ametzueta (807 m), Iruaitz (755 m) eta Kurtzebarri (1.133 m) ditugu.
Zuhaitzak Aldatu
Ingurune honetan, zuhaitzik ohikoenak haltzak, sahatsak, haritzak, lizarrak eta zumarrak dira.
Iruditegia Aldatu
-
Urkuluren ikuspegia Iruaitzetik, hondoan Anboto ezkerrean eta Udalatx eskuinaldean.
-
Urkuluko bazterren ikuspegia.
-
Urtegia Larrino auzotik, hegoalderantz.
-
Urkulu Ugastegitik.
-
Urkulu aintziraren ertzetik.
-
Aretxabaletatik Urkulura doan bidea, Bustintegi errekaren ertzetik.
Ibilbideak Aldatu
Urtegiaren perimetro osoak 7 kilometro ditu, "Urkuluko itzulia" izena duena. Urtegitik ateratzen dira beste bide batzuk ere, Kurtzeberri mendira inguratzera eta auzo hauetara doazenak: Oro, Larrino, Areantza, Bolinaga, Mendiola (Eskoriatza), Bedoña (Arrasate) eta Arantzazu (Oñati).[1]
-
Mapa
-
Goroetako baserriak
-
Goroeta pasata
-
Behatokitik
-
Presa eta Kurtzebarri
-
Atxapar loreak
-
Barraskiloak
-
Loreak
-
kardu loreak eta intsektua
Bibliografia Aldatu
- "Urkulu, leiho irekia" (Aretxabaletako Udala, 2007).
Ikus, gainera Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
- (Gaztelaniaz) Pantano de Urkulu Auñamendi Eusko Entziklopedian, Interneten dohainik kontsultagai.
- ↑ «Topogida — Aretxabaletako Udala» www.aretxabaleta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).