Iruaitz

Euskal Herriko mendia

Iruaitz edo Iruatx, Zaraiako mendilerroan dagoen mendi bat da, mendilerro honen ekialdeko muturrean, Orkatzategi, Arbe eta Ametzuetarekin batera, Urkuluko urtegia domeinatuz, Aretxabaletan. 755 metro ditu eta Urkuluko urtegi inguruan aurkitzen diren lau mendietatik, bigarren txikiena da.

Iruaitz
Urkulu larrinotik.jpg
Datu orokorrak
Garaiera755 m
Geografia
Koordenatuak43°00′18″N 2°28′04″W / 43.005°N 2.4678°W / 43.005; -2.467843°00′18″N 2°28′04″W / 43.005°N 2.4678°W / 43.005; -2.4678
MendikateaZaraiako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
UdalerriaAretxabaleta
Mendizaletasuna
Ohiko bideaAretxabaleta (Urrexola eta Goroeta)

IrispideakAldatu

Biderik errazena eta azkarrena, Urkuluko urtegitik bertatik abiatzen da. Arbeko labarra igo behar da lehenik, urtegiko hegoaldeko muturretik, Ugastegira heldu arte. Behin hemen, ezkerretara hartu behar da, gorantza doan bide bati jarraiki, Orkatzategirantz. Hemendik, bidegurutze batetara heltzen da, Santikurutz Gain menditik gertu dagoen bidegurutze batetara. Hemen, Araotzera doan bidea eskuinetara utzi, eta aurrera jarraitu behar da, gas hodiaren bideari jarraiki. Handik pixka batera, begi bistan agertzen da mendiaren tontorra. Zelai bat igaroz, bertara hel daiteke

BerezitasunakAldatu

Bere izenak dioen bezala, hiru tontor ditu, kono zilindriko formakoak, harrizkoak. Hiru tontor hauek ematen diote duen izena.

Kanpo estekakAldatu