Larrino
Aretxabaletako auzoa
Larrino Aretxabaletako (Gipuzkoa) auzoa da, herrigunearen ekialdean kokatutakoa.
Larrino | |
---|---|
![]() | |
![]() Larrinoko eliza eta elkartea | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Aretxabaleta |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′54″N 2°28′53″W / 43.03167°N 2.48139°W |
Garaiera | 394 m |
Demografia | |
Biztanleria | 46 (2022) |
Auzoaren hegoaldean Urkuluko uharka zabaldurik dago. Iparraldean Bedoña (Arrasate), ipar-mendebaldean Oro, mendebaldean Aretxabaletako erdigunea (2 kilometrotara) eta ekialdean Zañartu (Oñati) ditu mugakide.
23 baserrik osatzen dute auzoa, haien artean "Lekunberri", "Etxe-berri" eta "Iturriotz Garai". San Kristobal eliza da Larrinoko ikurra, eta izena ematen die bertako festei. Izan ere, San Kristobal jaiak ospatzen dira bertan uztailaren 10ean.


Demografia
aldatuLarrinoko biztanleria |
---|
![]() |
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |