Mendiola (Eskoriatza)
- Artikulu hau Eskoriatzako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mendiola».
Mendiola Eskoriatza udalerri gipuzkoarraren hego-ekialdean dagoen auzoa edo elizatea da, landa-girokoa.
Mendiola | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Eskoriatza |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′52″N 2°30′16″W / 43.01444°N 2.50444°W |
Garaiera | 441 m |
Demografia | |
Biztanleria | 44 (2022) |
Mugakideak
aldatuIparraldean Bolinaga eta Arkarazo (Aretxabaleta), hegoaldean Elgea (Barrundia), ekialdean Areantza (Aretxabaleta) eta Urkuluko urtegia eta mendebaldean Eraña eta Bolibar (Eskoriatza) herri edo auzo mugakide ditu.
Demografia
aldatuMendiolako biztanleria |
---|
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Joan Bataiatzailea edo San Joan Txiki parrokia: XIX. mendekoa. Arkupe ederra dauka. Erromeria tradizionalki maiatzaren 6an egiten zen.
- XIX. mendeko hilerria.
- XVIII. mendeko baserria.
- Aipatzekoak dira Kamiokoa eta Isaspiribil baserriak eta Uriarte oinetxea.
- Gaztainadin Santa Kolunbako baseliza dago.
Kurtzebarri
aldatuAuzoa Kurtzebarri (1.133) mendiaren azpian dago kokatuta, Zaraiako mendilerroan dagoena, eta ohiko abaiapuntua da bertara igotzeko, ordu biko igoera eskatzen duelarik. 700 metro inguruko desnibela dago.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)Mendiola udal webgunean
- (Gaztelaniaz)Auñamendi entziklopedian.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |