Otalora dorretxea

eraikitako euskal ondare nabaria Aretxabaletan
Artikulu hau Aretxabaletako Aozaratza auzoko dorretxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Otalora».

Otalora dorretxea Gipuzkoako Aretxabaleta udalerriko Aozaratza auzoan dagoen dorretxe bat da. Hain zuzen ere, auzo horretara iritsi baina piska bat aurretik, errepidearen eskuinera dago. Ez da Aretxabaletako herrigunean dagoen izen berdineko Otalora jauregiarekin nahastu behar.

Otalora dorretxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAretxabaleta
Koordenatuak43°01′38″N 2°29′40″W / 43.0272345°N 2.4944866°W / 43.0272345; -2.4944866
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXIV. mendea -
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Barrokoa
Ondarea
EJren ondarea20

Historia aldatu

Otalora familiak bazituen harremanak Espainiako errege familiarekin eta Karlos I.ari eta haren seme Filipe II.ari emandako zerbitzuengatik Sancho de Otalora jaunari hainbat opari egin zizkioten[1], tartean Zeraingo Aizpeko burdin meategia eta Otaloran dorretxea eraikitzeko baimena. Erdi Aroan babes funtzioa galdu zuenean jauregi bihurtu zen.

Dorretxeak antzinako dotoretasun eta sendotasuna mantendu du: armarria, zelataleku errenazentista, teilatu bikaina, harginlana, ate eta leihoetako erremateak, gezi-leihoak eta abar. Euskadiko Kutxak erosi eta gaur egun Ikasbide erakundearen egoitza da, Ikasketa Koperatiboen Zentrua delakoa.

Arkitektura aldatu

Muino baten gainean dagoenez eraikinak bi alderdi ondo bereiziak ditu: alde batetik etxea eta bestetik babes dorrea.

Eraikinaren alde interesgarriena aurrealdea da. Erdi erdian, sarreraren gainean, Otalora eta Aiala-Galartza familien armarri handia dago. Eskuman, leihoaren azpian armarri inperiala ere badu, familiak zuen boterearen erakusgarri. Fatxadaren ezkerraldean dauden leihoak eta balkoiak fintasun handiko moldurez apainduta daude, pizkundeko estiloan[2]. Balkoia inguratzen harlanduzko kasetoiak daude eta alboetan idulkia duten bi zutabe dotore ditu.

Hegoaldeko fatxadan solairu nagusian egurrezko korridore bikaina du, eraikinari jauregi itura ematen diona.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. User, Super. Otalora Dorretxea (Aretxabaleta). (Noiz kontsultatua: 2017-09-09).
  2. Ondare historikoa — Aretxabaletako Udala. (Noiz kontsultatua: 2017-09-09).

Kanpo estekak aldatu