Bustintegi erreka

Aretxabaletako erreka (Gipuzkoa)

Bustintegi erreka Gipuzkoako hegoaldeko ibaia da, Deba ibaiaren adarra. Kurtzebarri mendiaren ipar-mendebaldeko magaleko urak jasotzen ditu eta Aretxabaletako Bainuetxe auzoan egiten du bat Deba ibaiarekin.

Bustintegi erreka
Datu orokorrak
Motaerreka
Luzera3 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′25″N 2°29′39″W / 43.0235354°N 2.4940306°W / 43.0235354; -2.4940306
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
UdalerriaAretxabaleta

Izena aldatu

Bustintegi erreka izena ez da oso ezaguna aretxabaletarren artean eta zatika dituen izenak erabiltzen dira gehiago. Goikaldean Arientzako erreka esaten zaio, erdialdean Sarriko erreka eta Olatzako zubitik aurrera Olatzako erreka.

Deskribapena aldatu

Areantza auzoan du jatorria[1] eta 3 kilometro inguruko luzera du. Erreka estua da eta landaretza ugaria du ertzetan. Errekaren amaiera aldera hainbat baratze txiki aurkitzen dira ertzean. Azken metroetan kanalizaturik aurkitzen da, Copreci lantegiaren eta Bainetxe industriguneko enpresen artean egiten baitu ibilbidea. Deba ibaiak eskumaldetik jasotzen du Bustintegi erreka.

Antzina urets iturri bat izan zen bertan, duela urte gutxi arte iraun duena, eta XIX. mendearen erdialdera haren inguruan eraikitako Ibarrako Bainuetxea nolakoa zen erakusten zuen panel bat zegoen alboan[2]. Gaur egun ordea estalita dago.

Bidegorria Urkulura aldatu

 
Urkulura doan bidea, eskuman Bustintegi ibaia duela.

Bustintegi errekaren ertzetik oinezkoentzako eta txirrindularientzako bidea dago Urkuluko uharkara eramaten duena[3]. Bainuetxeko bidegorria izenaz ezagutzen da, eta antzinako Otala Zelaiko bidea ordezkatu du, izan ere malda nabarmen txikiagoa baita. Hartxintxarrezko pista da[4][5].

Eleizgarai bidearen (PR-Gi 97) parte da.

Erreferentziak aldatu

  1. «Bustintegi, Gipuzkoa, Basque Country, Spain» es.geoview.info (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  2. «Uretsen bidea» www.aretxabaleta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  3. (Gaztelaniaz) «Embalse de Urkulu, naturaleza pura y deportes al aire libre» Barceló Experiences (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
  4. (Gaztelaniaz) «Arrasate-Urkuluko urtegia bidegorritik» Wikiloc | Rutas del Mundo (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  5. (Gaztelaniaz) «Arrasate,Aretxabaleta,Urkulu,Aretxabaleta,Arrasate» Wikiloc | Rutas del Mundo (Noiz kontsultatua: 2021-12-05).

Kanpo estekak aldatu