Marearteko zona

Marearteko zona (Bioma)» orritik birbideratua)

Marearteko zona edo mareartea itsasgoran urperatuta geratzen den eta itsasbeheran airepean geratzen den eremua da.

Marearteko zona, Debako (Gipuzkoa) Sakoneta hondartzan.

Zonazioa

aldatu
 

Marearteak zonazio bertikala erakusten du maiz. Hau, mareen eragina zutabe bertikalean antzematen delako gertatzen da. Hiru dira zonazioa eragiten duten faktore nagusiak: mareak, elikagai eskuragarritasuna eta konpetentzia inter eta intraespezifikoa. Astroen posizio erlatiboek eguzkiak eta ilargiak ura erakartzeko eragindako indar grabitatorioak modu desberdinean konbinatzen dituzte: batuz edo neutralizatuz. Honen ondorioz, intentsitate desberdineko mareak eratzen dira, ur masa oso handien migrazioak itsas mailan eragiten dituztenak. Marea horiek, substratua gogorra bada eta kosta neurri batean inklinatua badago, zonazioa eragiten dute. Hori gertatzeko arrazoia urperatze-aireratze zikloen agerpena eta hauen ondorioak dira. Kostaldeko nutriente eskuragarritasuna, estres hidrikoa, estres osmotikoa eta eguzki irradiazioa bezalako faktoreak estuki loturik daude mareen zikloekin. Aipaturiko aldagai horiek, zuzenki eragiten dute zonazio bertikal horietako egitura ekosistemiko eta konpetentzia prozesuetan. Goi marearteko espezieak aipatutako aldagai horien aurrean erresistenteagoa izanik gorago iritsi daitezke konpetentzia baxuko guneak kolonizatuz. Erdi eta batez ere behe mareartean berriz, nutriente eskuragarritasuna handiagoa denez eta espezie arteko konpetentzia gogorragoa, mareen eraginaren araberako gradiente bat eratzen da. Laburbilduz, bertikalki eragiten duten mareek bizi baldintza desberdinak eragiten dituzte nutriente eta konpetentzia intespezifikoetan eragiten baitute.

Goi-mareartea

aldatu

Goi-mareartea urpean gutxien egoten den eremua da, marea bizien itsasgoretan soilik urperatzen baitira guztiz. Ekoizpen primario txikia izaten duen eremua da. Fitoplanktona hazteko ur eskasia dago eta ur lehorreko landareak hazteko, berriz, estres handiegia mantenugaien eskuraketa mugatua delako . Gainerako itsas bizidunentzat gune hauetako eguzki irradiazio altu eta izaera lehorragatik ez da bizitzeko gune aproposa.

Organismoak

aldatu

Likenak

Alga gorriak

Gasteropodoak

Isopodoak

Erdi-mareartea

aldatu

Modu erregularrean urperatzen da mareen eraginez. Egunean zehar gradiente handiak izaten ditu, itsasbeheretan ingurugiroko tenperaturaren eragin handia izango du eta hoztu zein berotu egingo da eta itsasgoretan ura oso egonkorra denez bitarteko tenperaturetara itzuliko da. Beste adibide bat erradiazioarena da ur azpian dagoen bitartean eguzkitik datorren erradiazio handipean egongo da urpean dagoenean babestuago egongo da.

Organismoak

aldatu
Biomak
Bioma lehortarrak
Tundra
Taiga/baso borealak
Mendialdeko larre eta sastrakadiak
Koniferoen baso epelak
Koniferoen baso tropikal eta subtropikalak
Hostozabalen baso misto epelak
Baso eta sastrakadi mediterraneoak
Hostozabalen oihan heze tropikal eta subtropikalak
Hostozabalen oihan lehor tropikal eta subtropikalak
Larredi, sabana eta sastrakadi epelak
Larredi, sabana eta sastrakadi tropikal eta subtropikalak
Basamortuak eta sastrakadi xerikoak
Urperatutako belartza eta sabanak
Ibarbasoak
Hezeguneak
Bioma urtarrak
Urmaelak
Itsasertza/marearteko zona
Mangladiak
Algen basoak
Koralezko uharriak
Zona neritikoa
Zapalda kontinentala
Zona pelagikoa
Zona bentikoa
Arnasbide hidrotermalak
Arnasbide hotzak
Izotz uharteak
Beste batzuk
Zona endolitikoak


Zirripedioak

Likenak

Moluskuak

Algak

Behe-mareartea

aldatu

Ingurune erlatiboki egonkor eta emankorra da ia denbora guztia urpean igarotzen duelako, horregatik da beraz konpetentzia handiena duen eremua. Bertan hidrodinamismo handia dugu, olatuek sortua eta horregatik uhertasuna ere handia da, bertako organismoentzako argi eskuragarritasuna gutxituz.

Organismoak

aldatu

Alga

Fauna

Hondoak

aldatu

Substratuaren izaerak bertan bizitzen diren organismoetan eragin zuzena dauka. Desberdintasun handiena organismoek substratura itsasteko daukaten aukera da. Hondo gogorretan bigunetan baino askoz ere errazagoa da.

Gogorrak

aldatu
  • Arroka kostaldeak: kontinentearen eta itsasoaren arteko mugan mendikateak agertzen direnean sortzen dira. Kostaldeko orografia baxua denean, bertan pilaketak sortzeko joera dago, eta honek bertako substratu gogorra estaltzen du. Altua denean, berriz, olatuen hidrodinamismoaren ondorioz arroka zati handiak erortzen dira mendien oinaldera, eta arroka kostaldeak eratu. Labarrak behar bezain inklinatuak direnean(estratuen inklinazioari dagokionean), arroka horiek hasiera batean jausi arren, ondoren litoral ia bertikala sortzen da. Labar hauetan, olatuek kobazuloak eta geoforma bereziak eratzeko gaitasuna lortzen dute. Euskal kostaldean ugariak dira kostalde mota honen adibideak. Baiona inguruan hasi eta Bizkaiko kostaldean zehar kostaldea zeharkatzen duen orogenia ekialde-mendebalde orientaziokoa baitaukagu.
  • Harritzak: Hondartzak bezala, material sedimentarioaren pilaketak dira, baina kasu honetan, tamaina txikiko harriak dira pilatzen direnak. Normalean, kostaldean kokaturiko mendien oinarrian eratzen dira. Horren adibide da Zumaia eta [[Deba] bitartean kokaturiko [[Flisch]ean agertzen diren harri pilaketak.

Bigunak

aldatu

Hondo bigunetan estresa handia izaten da olatu, marea eta urlasterrak direla eta. Hiru faktore hauek eragindako ezegonkortasunak organismoak bertan aingura daitezen zailtzen du. Bi hondo bigun mota ditugu orokorrean:

  • Lohizko hondoak: substratuko partikulek duten tamainak determinatzen du, eta zehazki 0,062 mm baino diametro txikiagoko partikulek osatzen dute. Lohiak duen kohesioagatik hidrodinamismo edo uraren eragina txikia da. Ondorioz, drenaia eta berriztapena txikiak dira, beraz baldintza anaerobioak sortzea erraza izaten da. Erredox potentzialaren jarraikortasunik ez duen geruza bat aurkitu ohi da erredox potentziala momentu batean 0 delako. Geruza horretatik gora oxidazio prozesuak ematen dira eta geruzatik behera erredukzio prozesuak.

Bertan bizi diren organismoek hainbat moldaera lortu behar izan dituzte bertan biziraun ahal izateko. Asko substratuan zuloak egin eta bertan lurperatzen dira, beste batzuk hodiak eraikitzen dituzte, badaude oxigeno eskasiaren aurrean hemoglobina berezi bat dutenak ere eta glukogenoa pilatzen dute metabolismo anaerobioa dela eta.

  • Hondarrezko hondoak: substratuko partikulek 0,062 eta 2 mm arteko diametroak dituzte. Partikulen artean kohesioa oso txikia da eta urak berengain duen eragina oso handia. Horregatik uraren drenaia eta berriztapena handia da. Etengabe ur berria datorrenez, anoxia egoerarik ez da aurkitzen normalean. Horrez gain, hidrodinamismoa dela eta mantenugaien erretentzioa oso eskasa da eta estresa, beraz, handia.

Bertako organismoek biziraun ahal izateko hainbat moldaera garatu behar izan dituzte. Batzuk oso sakon lurperatzen dira, oskol laudun organismoak daude hondarretan mugitzeko erraztasuna ematen dielako, eta badira pisua irabazteko burdina bere baitan pilatzen duten organismoak ere. Orokorrean gainera marea behera dagoenean ateratzen dira beren zuloetatik hondarretan urak utzitako elikagaiak jateko.

Funtzio ekologikoa

aldatu

Marearteko guneetan ekosistema aberats eta bereziak agertzen dira. Estuarioak, padurak eta mangladiak bezalako ekosistema partikularrak horrelako guneetan ematen dira. Hauek, espezie askoren babesleku eta oso emankorrak izateagatik dira ezagunak. Horretaz gain, hidrodinamismoaren ondorioz elikagai ugari suspentsioan egoten direnez, orokorrean kostalde osoa izaten da dibertsitate aldetik aberatsa. Biologiaren ikuspuntutik, oso gune aproposak izaten dira fauna eta flora itsastarra aztertzeko. Zonazio bertikala agertzen den lekuetan metro gutxi batzuetan elkarrengandik oso desberdinak diren azpiekosistemak ikus daitezke. Lehorrean kilometro karratu ugari beharko lirateke kostaldean metro gutxitan pilaturik aurkitzen den dibertsitatea azter ahal izateko.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu