Zona pelagiko

Itsasoaren azaletik hondoraino zabaltzen den eremua, zenbat eta sakonera handiagoa izan, presioa handiagoa da eta argi gutxiago sartzen da.


Eremu pelagikoa itsasoaren partea da, itsas hondo eta kostaldea izan ezik itsasoaren gainerako eremua hartzen duena. Lurraren azaleraren bi heren hartzen ditu.[1] Pelagiko adjektiboa antzinako grezierazko πέλαγος (pélagos) hitzetik dator, "itsaso zabal" esan nahi duena. Eremu pelagikoa 4.000 m inguru sakon da batez beste, eta hiru partetan bereizita dago:[2]

  • gainekoa edo epipelagikoa, 150 m-ko sakonerara bitartekoa;
  • erdikoa edo mesopelagikoa, 150 m ingurutik 350 m ingurura bitartekoa; eta
  • hondokoa edo batipelagikoa, 350 m-tik beherakoa.
Biomak
Bioma lehortarrak
Tundra
Taiga/baso borealak
Mendialdeko larre eta sastrakadiak
Koniferoen baso epelak
Koniferoen baso tropikal eta subtropikalak
Hostozabalen baso misto epelak
Baso eta sastrakadi mediterraneoak
Hostozabalen oihan heze tropikal eta subtropikalak
Hostozabalen oihan lehor tropikal eta subtropikalak
Larredi, sabana eta sastrakadi epelak
Larredi, sabana eta sastrakadi tropikal eta subtropikalak
Basamortuak eta sastrakadi xerikoak
Urperatutako belartza eta sabanak
Ibarbasoak
Hezeguneak
Bioma urtarrak
Urmaelak
Itsasertza/marearteko zona
Mangladiak
Algen basoak
Koralezko uharriak
Zona neritikoa
Zapalda kontinentala
Zona pelagikoa
Zona bentikoa
Arnasbide hidrotermalak
Arnasbide hotzak
Izotz uharteak
Beste batzuk
Zona endolitikoak

Eremu pelagikoak guztira, 1.330 milioi km3 ditu, bataz beste 3.68 km (2.29 mi) eta gehienez 11 km (6.8 mi) sakonera izanik.[3][4][5] Bertan bizi diren arrainek arrain pelagikoak dute izena. Bizitza pelagikoa sakonera gehitu ahala gutxitzen da eta presio, tenperatura, gazitasun, elikagai eta itsas azpiko topografiaren arabera aldatzen da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Costello MJ, Cheung A and De Hauwere N. (2010). «Surface Area and the Seabed Area, Volume, Depth, Slope, and Topographic Variation for the World’s Seas, Oceans, and Countries» Environ. Sci. Technol. 44 (23): 8821–8828.  doi:10.1021/es1012752..
  4. Charette MA & Smith WHF. (2010). «The volume of Earth's ocean» Oceanography 23 (2): 112–114..
  5. OurAmazingPlanet. Ocean's Depth and Volume Revealed. .

Kanpo estekak

aldatu