Xatt al-Arab
Xatt al-Arab[1] (arabieraz: شط العرب, Šaṭṭ al-ʿArab, "arabiarren kostaldea edo hondartza"; persieraz: اروندرود, Arvandrūd) hego-ekialdeko Asiako ibaia da, Iran eta Iraketik igarotzen dena. 200 kilometro luze da, Tigris eta Eufratesen bilgunetik Persiar golkoraino.
Xatt al-Arab شط العرب | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 200 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°00′15″N 47°26′32″E / 31.0043°N 47.4421°E |
Estatu burujabe | Irak |
Governorate of Iraq | Basorako probintzia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 884.000 km² |
Arro hidrografikoa | Arab Gulf Basin (en) |
Ur-emaria | 1.500 m³/s |
Iturburua | Tigris eta Eufrates |
Bokalea () | Persiar golkoa |
Geografia
aldatuTigris eta Eufratesen elkargunean sortzen da ibai hau. Basora hiriaren hegoaldean Karun ibaiaren ura hartzen du. Irango Abadan hiritik bokaleraino, Irak eta Iranen arteko muga eratzen du. Deltan dago Irakeko itsasalde bakarra. Garrantzi handikoa da Faoko portua, handik egiten baita Irakeko petrolioaren esportazioa. Basora da ibai ertzeko hiri garrantzitsuena, eta haren inguruetan daude munduko palmondo sail handienak (munduko ekoizpenaren hiru laurden).
Historia
aldatu1980-1988 bitartean, Iran-Irak Gerran, gudu bortitzak izan ziren bertan; orobat 1991ko Golkoko Gerran; gerra horren ondoren biztanleak, xiiak gehienak, Irakeko gobernuaren kontra matxinatu ziren –Irakeko biztanleen gehiengoa musulman sunita da–. Mendebaldeko estatuek hegazkin militarrez ibili ezineko babes gune izendatu zuten bonbardaketak galarazteko.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.