Teresa Wilms Montt

txiletar idazlea

Maria Teresa de las Mercedes Wilms Montt, Thèrése Wilms Montt, ezagunagoa Teresa Willms Montt izenez (Viña del Mar, Txile, 1893ko irailaren 8aParis, Frantzia, 1921eko abenduaren 24a) txiletar idazlea izan zen.[1]

Teresa Wilms Montt

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Teresa de las Mercedes Wilms Montt
JaiotzaViña del Mar1893ko irailaren 8a
Herrialdea Txile
HeriotzaParis1921eko abenduaren 24a (28 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduasuizidioa
LeinuaMontt family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
ingelesa
portugesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Izengoitia(k)Tebal eta Teresa de la Cruz

Aitzindari feministatzat hartua da. Eleberrigintzan jardun zuen. Bere gizartearen balio burgesetara errebelatua, komentu batean sartu zuten indarrez; hala ere, bere lagun Vicente Huidobroren laguntzaz, Buenos Airesera ihes egin zuen. Ameriketako Estatu Batuetan erizain izaten saiatu zen Lehen Mundu Gerran, baina Alemaniako espioi gisa nahastu eta preso hartu zuten. Ramón Gomez de la Serna, Enrique Gómez Carrillo, Joaquín Edwards Bello, Victor Domingo Silva eta Ramon Maria del Valle-Inclan idazleen laguna izan zen.

Bizitza

aldatu

Txileko Viña del Mar herrian jaio zen 1893an.[2] Gurasoak Federico Guillermo Wilms Brieba (1867-1943), Prusiar erregetzaren ustezko ondorengoa eta Luz Victoria Montt Montt (1870-1917), Manuel Montt errepublikako presidentearen biloba; jatorri alemaniarra aitaren aldetik eta kataluniarra (Girona) amaren aldetik. Teresa bikotearen bigarren alaba izan zen. Sei ahizpa izan zituen: Luz Teresa Rosa, María Inés, Carolina Isabel, Carmen, Victoria Margarita eta Ana Esperanza.[3] Heziketa zaindua izan zuen, garaiko arauen arabera, goi-gizartean ezkontza eta protokoloa eramateko helburua zuena. Horren aurrean izaera errebeldea izan zuen.[1]

Hizkuntzak ikasteko erraztasunak izanik, frantsesa (bere egunerokoak idazteko erabili zuen hizkuntza), ingelesa, italiera, portugesa eta aleman pixka bat ikasi zituen.

Ibilbidea

aldatu

1910ean, 17 urte zituela, Gustavo Balmaceda Valdesekin (Jose Manuel Balmaceda presidentearen iloba) ezkondu zen, bere familiaren eta bere hautatuaren borondatearen kontra.[2] Santiagon hiriko kultur bizitza aktiboan sartu zen. Senarraren jeloskortasunak eta alkoholismoak gatazka latzak eragin zizkioten familian. Bi alaba izan zituzten: Elisa, Chita izenekoa (1911-2005) eta Sylvia Luz (1913-1999).

Senarraren lan-arrazoiak zirela-eta, 1912 eta 1915 artean Iquiquen bizi izan zen, gatz goraldi betean. Hantxe hasi zen feministekin eta sindikalistekin harremanetan, eta bertan ikusi zituen erreformisten mugimendu sortu berriak. Masoneriari atxiki zitzaion, eta bere lehen argitalpenak hiri horretako prentsan egin zituen, Tebal izengoitiarekin.

Santiagora itzuli ostean, senarrak Teresaren harremanaren berri izan zuen, Gustavoren lehengusua zen Vicente Balmaceda Zañarturekin. Senarraren lehengusu hori pixkanaka bere lehen idazkien inspirazio bihurtu zen, eta Teresak egunerokoetan poetikoki "Vicho", "Mi amante ídolo" edo "Jean" deitzen zion. 1915eko urriaren 18an, familia auzitegi batek Odol Ederraren komentuan giltzapetu zuen, eta hurrengo urteko martxoaren 29an bere buruaz beste egiten saiatu zen.[4]

Teresaren bidaiak

aldatu

1916ko ekainean, Vicente Huidobrok komentutik ihes egiten lagundu zion, eta elkarrekin ihes egin zuten Buenos Airesera. Bere intelektualtasun kosmopolitarengatik nabarmentzen hasia zen hiri handi horretan egon zuen bitartean, idazleekin eta Pelegrina Pastorino (Péle) moda feministaren iraultzailearekin adiskidetasun berriak garatu zituen, zeinak prakak eramateko aukera aurkeztu zion; korronte horrek eragin itzela izan zuen beregan.[2]

Argentinako hiriburuan eman zion hasiera bere ibilbide literarioari: 1917an argitaratu zituen Inquietudes sentimentales (Kezka sentimentalak) eta Los tres cantos (Hiru ertzak) liburuak.[2] Urte horretako abuztuan, Horacio Ramos Mejiak, 20 urteko gazte eta Wilms-ez maitemindutako batek, bere buruaz beste egin zuen bere aurrean (1919an Anuarí argitaratu zuen, berari eskainitako poema-liburua). Tragedia horren ostean, Vestris itsasontzian New Yorkera joan zen Gurutze Gorriarekin lan egitera Lehen Mundu Gerran, baina:

«Ez zidaten lehorreratzen utzi, eta giltzapean sartu ninduten ganbarotean... Alemaniaren zerbitzurako espioitza susmo larriak zituztelako. (...) Hilaren 4an (1918ko urtarrilaren 4an), nire abizenaren lehen letra zela-eta, azkena izan nintzen desfilatzen detektibe eta ofizialez lagunduta pasaporteak berrikusten ari zen langile baten aurrean (Ellis Islanden). Nire izena irakurtzean, yankee agintaritzako ordezkariak burutik oinetara begiratu zidan, eta, galderarik egin gabe, ozen agindu zion menpeko bati lagun ziezadala atxilotu gisa.»

 
Teresa Wilms Montt (Teresa de la Cruz) Julio Romero de Torresek (1920) egina.

Europan

aldatu

Espainiara joan zen orduan, eta Madrilgo bohemian sartu eta Pombo kafetegira joaten zen. Joaquín Edwards Bellok aurkeztuta, Ramón Gómez de la Serna, Enrique Gómez Carrillo eta, batez ere, Ramón del Valle-Inclán idazleak ezagutu zituen. Azken horrek Espainian argitaratutako liburuen hitzaurrea egin zuen.[2] Espainian argitaratu ziren En la quietud del mármol eta Mi destino es errar. Espainiako hiriburuan Julio Romero de Torres[2] eta Anselmo Miguel Nieto margolariek erretratatu zuten.[5]

Kordoban eta Granadan ibili ostean, 1920an Parisen finkatu zen, eta han bere alabekin elkartu zen bost urtez ikusi barik egon ostean. Neskatoak Txilera itzuli zirenean, banaketa berri horren minak depresio izugarria sortu zion, eta suizidiora eraman zuen. Teresa 1921eko abenduaren 24an hil zen, 28 urte zituela, veronal gaindosi baten ondorioz; 82. dibisioko Père-Lachaiseko hilerrian lurperatuta dago.[2]

 
Teresa Wilms Montt, Inquietudes Sentimentales
 
Teresa Wilms Montt, * En la quietud del marmol
  • Inquietudes sentimentales, Buenos Aires, 1917.
  • Los tres cantos, Buenos Aires, 1917.
  • En la quietud del mármol, Madrid, 1918.
  • Anuarí, Casa Blanco argitaletxea, Madrid, 1919.
  • Cuentos para hombres que son todavía niños, Buenos Aires, Argentina, 1919.
  • Lo que no se ha dicho, antología, Nascimento argitaletxea, Santiago (Txile), 1922.
  • Obras completas, Ruth González-Vergarak osatutako bilduma, Grijalbo argitaletxea, Barcelona, 1994.
  • Diarios íntimos, Alquimia argitaletxea, Santiago (Txile),, 2015.
  • Poesía reunida, Alquimia ediciones, Santiago (Txile), 2016.
  • Obras completas, Renacimiento, Sevilla, 2023.

Aintzatespenak

aldatu
  • Tatiana Gaviola zinemagile txiletarrak poetaren bizitzan oinarritutako filma egin zuen, Teresa, 2009ko ekainaren 11n estreinatua.[6][7]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu