Tatiana Gaviola

txiletar zinema zuzendaria

Tatiana Gloria Gaviola Artigas (Txile, 1956ko otsailaren 19a) txiletar zinema eta telebista zuzendaria da.

Tatiana Gaviola

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTatiana Gaviola Artigas
Jaiotza1956ko otsailaren 19a (68 urte)
Herrialdea Txile
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaTxileko Pontifize Unibertsitate Katolikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria
Enplegatzailea(k)Inacap (en) Itzuli
IMDB: nm0310577 Edit the value on Wikidata
Tatiana Gaviola, 1999an.

Bizitza

aldatu

Hugo Gaviola idazlearen alaba da.[1] Tatiana Gaviolak Txileko Unibertsitate Katoliko Pontifizioko Komunikazio Arteen Eskolan egin zituen unibertsitate ikasketak.

Ibilbidea

aldatu

Dokumentalak filmatuz hasi zuen bere ibilbidea, garai hartan eskuragarriagoa eta merkeagoa zen bideo formatua erabilita. Bere lehen dokumentala Nguillatun izan zen, maputxeen herria ardatz zuena. Ondoren, Joaquín Eyzaguirrerekin batera, Tiempo para un líder dokumentala filmatu zuen, Eduardo Frei Montalva presidente ohiaren irudian oinarrituta, zeina Txileko diktadura militarraren aurkaria izan baitzen urte haietan. Dokumentala debekatu egin zuten hasiera batean, baina erabakia apelatu egin zuten, eta modu mugatuan erakutsi zuten azkenean.[2][3]

1988an estreinatu zuen Ángeles lana, Diamela Eltit eta Delfina Guzmánekin batera idatzitako film ertaina. Desagertutako ikasle talde baten ingurukoa da istorioa, eta interpretazioan Adriana Vacarezza, Amparo Noguera, Francisco Reyes eta Claudio Arredondo aritu ziren, besteak beste. New Yorkeko Arte Modernoko Museorako gonbidapena irabazi zuen filmak.[3] 1993an Txileko Ekoizleen Elkarteko presidentea izan zen.[3] Gero, Mi último hombre film luzea zuzendu zuen, Jorge Duránek idatzia eta Claudia Di Girólamo protagonista zuena.[4]

Telebistan ere jardun du. Reporteras urbanas eta Cuentos de mujeres telesailen zuzendaritzaren ardura izan zuen.

Perez Rosales Unibertsitateko Zinema Eskola zuzendu zuen 2003-2006 urteen artean. 2007 eta 2011 urteen artean Txileko Imagen Fundazioko ikus-entzunezko zuzendaria izan zen.

2009. urtean estreinatu zuen Teresa filma, Teresa Wilms Montt idazlearen bizitzan inspiratuta. Rol nagusia Francisca Lewinek interpretatu zuen, eta Diego Casanueva eta Juan Pablo Ogalde aktoreekin partekatu zuen pantaila.[5]

Bere hurrengo film luzea La mirada incendiada izan zen eta Rodrigo Rojas de Negri argazkilariaren kasuak inspiratu zuen,[6] zeina 1986an patruila militar batek egindako erasoaren biktimetako bat izan zen. Gaviola gertakari errealetan oinarritu bazen ere, lanak fikziozko elementuak izan zituen, zuzendariak "hurbilketa afektiboa, poetikoa, gertukoa" definitu zuen prozesuan. Juan Carlos Maldonado, Catalina Saavedra, Gonzalo Robles eta Maria Izquierdo izan ziren filmeko protagonistak.[7][8]

Filmografia

aldatu
  • 1981 - Nguillatún
  • 1982 - Tiempo para un líder
  • 1983 - Tantas vidas, una historia
  • 1984 - Machalí, 1951. Fragmentos de una historia
  • 1984 - Yo no le tengo miedo a nada
  • 1986 - Muerte en Santa María de Iquique
  • 1988 - Ángeles
  • 1996 - Mi último hombre
  • 2009 - Teresa
  • 2021 - La mirada incendiada [6]

Telebista

aldatu
  • 2003 - Cuentos de mujeres
  • 2003 - Los patiperros
  • 2006 - Reporteras

Erreferentziak

aldatu
  1. «En Santo Domingo falleció el padre de la cineasta Tatiana Gaviola» SoyChile 31 de enero de 2013.
  2. Mouesca, Jacqueline. «Tatiana Gaviola» Cine Chile.
  3. a b c «Tatiana Gaviola» CineLatinoamericano.org.
  4. «Mi último hombre (1996)» IMDb.
  5. «Teresa (2009)» IMDb.
  6. a b (Gaztelaniaz) Trejo, Francisco. (2021-04-16). «Directora La Mirada Incendiada: "es una historia que merece ser contada"» Radio Concierto Chile (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  7. «La Mirada Incendiada, la película que reimagina la historia detrás del Caso Quemados» Radio Universidad de Chile 10 de marzo de 2021.
  8. (Gaztelaniaz) «La Mirada Incendiada, la película que reimagina la historia detrás del Caso Quemados « Diario y Radio Universidad Chile» radio.uchile.cl (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).

Kanpo estekak

aldatu