Ireki menu nagusia

Vicente Huidobro (Santiago, Txile, 1893ko urtarrilaren 10a - Cartagena, Txile, 1948ko urtarrilaren 2a) Txileko idazlea izan zen.

Vicente Huidobro
Vicente huidobro.jpg
Bizitza
Jaiotza Santiago1893ko urtarrilaren  10a
Herrialdea  Txile
Heriotza Cartagena1948ko urtarrilaren  2a (54 urte)
Hobiratze lekua Cartagena
Heriotza modua : cerebrovascular diseasea Itzuli
Familia
Ama María Luisa Fernández
Hezkuntza
Heziketa Instituto Pedagógico Itzuli
Colegio San Agustín (Santiago) Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea eta kazetaria
Lan nabarmenak Altazor Itzuli
Nominazioak
Genero artistikoa olerkigintza
Vicente Huidobro.png

BiografiaAldatu

Europara bidaia eginik (1916), Parisen bizi izan zen lehenik, eta han sartu zen harremanetan mende-hasierako abangoardia artistikoarekin (Arp, Picasso, Apollinaire). Kreazionismo deituriko doktrina plazaratu zuen (tradizio poetiko guztiaren ukatzea, barreneko sormen-ekintza gisa hartzea poesia). Madrilera joan eta Ultra aldizkariko lankide izan zen. Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen. Frantsesez eta espainieraz idatziriko poesian, asmakuntza-ahalmen nabaria azaldu zuen, eta Hego Ameriketako mendearen lehen erdiko poesiaren berritzaile handia da, eta geroagoko belaunaldietan ere eragina izan du.

Hona Huidobroren poesia-liburu batzuk: Adán (1916), Ecuatorial (1918), Tout à coup (1925), Altazor o el viaje en paracaídas (1931). Halaber, prosazko obran zenbait eleberri aipatzekoak dira: Mío Cid Campeador (1929), Cagliostro (1934).

ErreferentziakAldatu