Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Tetanosa Clostridium tetani bakterioak eragindako patologia larria da, nerbio eta gihar sistemari eraso egiten diona. Gaixotasunaren eragilea bakterio horrek ekoizten duen neurotoxina da. Sarritan heriotza eragiten du.

Tetanos
PHIL tetanus.jpg
Deskribapena
Motainfekzio bakteriano primarioa, infectious disease of the nervous system (en) Itzuli, bacterial infectious disease (en) Itzuli, geonosis (en) Itzuli
notifiable disease (en) Itzuli
Arrazoia(k)Clostridium tetani
Sintoma(k)Espasmoa, sukarra, buruko mina, arnas gutxiegitasuna, irritability (en) Itzuli, Mina, trismus (en) Itzuli, Risus sardonicus (en) Itzuli, Disfagia, Tetanus triad (en) Itzuli, garondo-zurruntasuna, listu-jariatzea
Takikardia
Patogenoaren transmisioaukitzeen bidezko kutsapen
Azterketa medikoaMiaketa fisiko
microbiological culture (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakmetocurine iodide (en) Itzuli, orphenadrine (en) Itzuli, cyclobenzaprine (en) Itzuli, metokarbamol, metronidazol, gidazepam (en) Itzuli eta phenazepam (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA35, A33 eta A34
GNS-9-MK037 eta 041.84
DiseasesDB2829
MedlinePlus000615
eMedicine000615
MeSHD013742
Disease Ontology IDDOID:11338

Hirugarren munduan tetanosa oso zabalduta dago, txertatu gabeko pertsona asko baitaude. Gaitz honek urtero 500.000 hildako inguru eragiten ditu mundu osoan; Europan oso arraroa da (4 kasu 2003. urtean Euskal Autonomi Erkidegoan).

InfekzioaAldatu

Clostridium tetani-k gorputzean sartzeko erabiltzen dituen bideak hauek dira: zauri sakonak, erredurak, jaioberrien zilborrestea, zainpetik sartutako injektagarri kutsatuak (drogazaleen artean), eta orokorrean edozein azal-zulo sakon eta zikina.

Gizakien artean gaixotasuna ez da kutsatzen.

ErasobideaAldatu

Klostridioek, ugaldu ahala, tetanoespasmina izeneko toxina ekoizten dute. Toxina hau neurotoxina da, hots, nerbio-sistemari kalte egiten dio. Toxinak, GABA eta Glizina neurotransmisoreen askapena galarazten ditu, konbultsio eta espasmo bortitzak sortuz.

Sintoma klinikoakAldatu

Tetanosen inkubazio epea 5 eta 20 egun artekoa da. Zenbat eta laburrago epe hori, orduan eta larriago gaitza.

Lehenengo sintomak masailezur eta garondoaren zurruntasuna izaten dira. Ahoa zabaltzeko ezintasuna dator gero. Zurruntasuna, espasmoak eta kontrakturak gorputzeko gainontzeko muskuluetara zabaltzen dira, eta oso mingarriak dira. Apneak eta arnas aparatuaren muskuluen espasmoek itomena sortzen dute, heriotza eraginez.

PrebentzioaAldatu

Tetanos-kontrako txertoa dago, eta txertaketa masiboak asko murriztu du gaitzaren hedapena. Tetanosen txertoa "txerto hirukoitza"-ren barruan dago -D.T.K.- (difteria eta kukutxeztul txertoekin batera), eta Hego Euskal Herrian ume guztiei ematen zaie lau dositan. Gero, hamar urtetik behin gogorapen-dosia jartzea gomendatzen da.

TratamenduaAldatu

Gaitzaren aurkako tratamendurik eraginkorrena anti-toxina tetanikoa ematea da. Anti-toxina lehenbailehen jarri behar da, odolean dagoen toxina tetanikoa indargabetzen baitu; toxina tetanikoa nerbio-sisteman finkatu bada, ordea, anti-toxinak ezin du jada toxina neutralizatu, eta bere eraginkortasuna hutsaren hurrengoa da.

Kanpo estekakAldatu