Meiji enperadorea (japonieraz: 明治天皇 Meiji-tennō?, Kyoto, 1852ko azaroaren 3a - Tokio, 1912ko uztailaren 30a) Japoniako 122. enperadorea izan zen. 1867-1912 bitartean erreinatu zuen.

Meiji enperadorea

(1873)

122. Japoniako enperadorea

1867ko otsailaren 3a - 1912ko uztailaren 30a
Kōmei enperadorea - Taishō enperadorea
Bizitza
JaiotzaSite of the Nakayama Residence (en) Itzuli1852ko azaroaren 3a
Herrialdea Japonia
HeriotzaMeiji Palace (en) Itzuli1912ko uztailaren 30a (59 urte)
Hobiratze lekuaFushimi Momoyama no Misasagi (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: diabetes mellitusa
uremia
Familia
AitaKōmei enperadorea
AmaNakayama Yoshiko
Ezkontidea(k)Empress Shōken (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
LeinuaJaponiako Leinu Inperiala
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta aristokrata
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Graduadai-gensui (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasintoismoa

Find a Grave: 7470766 Edit the value on Wikidata

Kōmei enperadorearen eta Nakayama Yoshikoren semea zen. Jaiotze izena Mutsuhito (japonieraz: 睦仁?) zuen arren, Japonian, arbasoen antzera eta ohiturak agintzen duen bezala, hil ondoko izenez izendatzen da beti: Meiji.[1]

Biografia

aldatu

Mutsuhito jaio zenean, 1852an, Japonia herri bakartua zen, industriaurrekoa eta feudala: bertan, Tokugawa shogunerriak eta daimyōek botere handia zuten. Mutsuhito hil zenerako (1912), Japonian iraultza politikoa, industriala eta soziala gauzatuak zituen eta, horren ondorioz, herrialdearen eraldatzea etorri eta munduko potentzia bilakatu qzen.

Monarkia parlamentarioa ezarri zuen, Japonia estatu moderno bihurtzeko asmotan. Inperioaren hedakuntzari hasiera eman zion, Txinan (Lehen Txina-Japonia Gerra, 1894-1895) eta Errusiako ekialdean (Errusia-Japonia Gerra, 1904-1905) garaipenak lortu eta Korea bereganatu (1910) ondoren[2].

Meiji berrezarkuntza

aldatu

Meiji enperadorea Meiji Berrezartzearen buru sinbolikoa izan zen. Boshin gerra izenaz ezagututako asaldaketan, Tokugawa shogunerria indar inperialek ezeztatu egin zuten. Horren ondoren, Meiji enperadoreak Japonia mendebaldar moldeko gobernu demokratiko bihurtu zuen. Horren ondorioz, Japon modernizatu egin zen, eta Pazifikoko beste herri batzuen gainetik jarri.

Enperadoreak hartutako neurrien artean, ezagunenak dira hiriburua Kyototik Tokiora mugitzea, hezkuntza-sistemaren berritzea, Senatuaren ezarpena, Korearen anexioa eta Biltzar Nazionala inauguratzea, besteak beste.

Meiji enperadorea urte askoan bizi izan zen, eta agintean 40 urte baino gehiago igaro zuen.

Fikzioan

aldatu

Pertsonaia historiko hori anitz filmetan ageri da:

  • The Last Samurai (20003). Haren papera Shichinosuke Nakamura aktoreak egin zuen. Enperadorea gizon ahul eta erabilerraza gisan irudikatzen da, estatu-kolpearen arriskua aipatu gabe, Estatu Batuekiko interes ekonomikoak ikusten zituzten shogunerri errebeldeen presioa edukiz. Enperadorearen erabakia, azkenean, bere ideiak errespetarazten dituenean bakarrik agertzen da, estatubatuarrekin zuen ituna hautsiz, guduaren ondoren bere boterea sendotu ondoren.

Erreferentziak

aldatu
  1. Keene, Donald (2002), Emperor of Japan: Meiji and His World, 1852–1912, Columbia University Press ISBN 023112340X/ISBN 9780231123402; OCLC 46731178.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meiji enperadorea