Tebas (Egipto)

Antzinako Egiptoko hiria
Artikulu hau Egiptoko hiri zaharrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tebas».
Antzinako Tebas bere nekropoliekin1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Luxorreko tenplua

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, vi
Erreferentzia 87
Kokalekua EGY
Eskualdea2 Herrialde arabiarrak
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Tebas[1] (izen greziarra) Egiptoko Inperio Ertainaren eta Egiptoko Inperio Berriaren hiriburua izan zen. Egungo Luxorren kokatua zegoen.

Tebas, Uaset "uas zetruaren hiria" izeneko antzinako hiria, Homerok "ehun ateen hiria" deitua bertako harresietan irekitzen ziren ate ugariengatik, arabiarrek Al-Uqsur "Jauregien Hiria" deitu zuten eraikin erlijioso monumentalen hondarrengatik. Antzinako jauregitzat hartuak izan ziren.

Bere izen egiptoarra Uaset

R19t
O49

zen, greziarrek Tebas (Θῆβαι, Thēbai) deitu zuten, hebrearrek No-Amon eta arabiarrek Luxor (الأقصر, Al-Uqsur).

Gizateriaren ondarea

aldatu

1979an, Tebaseko multzoa (Karnak, Luxor) bere nekropoliekin (Erregeen Harana, Erreginen Harana, Deir el-Bahari) UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Antzinako Tebas bere nekropoliekin izenarekin.

Tebas Antzinako Egiptoko hiriburu bezala

aldatu

Tebas Menfisen ordezko bihurtu zen Egiptoko hiriburu bezala K.a. 2050ean, Egiptoko XI. dinastian, mila urte baino gehiagoz Antzinako Egiptoko hiriburua izan zelarik, faraoien egoitza, hiri sakratua eta Amonen Apaiz Gorenen egoitza. Uste denez Inperioaren goraldi handieneko garaian (Inperio Berrian), 650.000 biztanle baino gehiago izan zituen.

K.a. 2150ean, Egiptoko lehen tarteko aroan sortu zen XI. dinastia, bertako buruzagiek, Tebasen jaioak, etengabeko lehiak izan zituztelarik ondoko nomoen gobernarien aurka, lehenik eragin-guneak lortzeko, eta ondoren Egipto guztia kontrolatzeko. Mentuhotep II.ak, K.a. 2025 inguruanHerakleopolis Magna konkistatu ondoren, Egipto guztia bateratu zuen bere agintepean. Egiptoko Inperio Ertainaren hasiera izan zen. Garai horretako faraoiek euren jaioterrian ezarri zuten hiriburua, Tebasen.

Zenbait garaitan hiriburutza galdu bazuen ere, Tebasek garrantzia izaten jarraitu zuen gune erlijioso handi bezala.

Asiriako Asarhaddon erregeak K.a. 661ean eta ondoren Asurbanipalek hiria arpilatu zuten eta haren gainbehera abiarazi. Egipto Alexandro Handiak konkistatu zuen K.a. 332an, eta haren ondorengoek, Ptolomeotar dinastiako faraoiek, hiriburu berri bihurtu zen Alexandriatik gobernatu zuten.

Hondar arkeologikoak

aldatu

Tebas ezinbesteko tokia da Historia ezagutzeko. Bere hondakin bikainek oraindik hor diraute, Nilo ibaiaren bi alboetan hedatzen direlarik. Ibaiaren ekialdeko ibarrean bi herri daude, Luxor eta Karnak, ordu erdiko distantziara, antzinako hondakinen erdian eraikiak. Mendebaldekoan nekropoli zabaletara daroaten jauregi eta tenplu multzo bat dago.

Luxorreko tenplua eta Karnakeko multzoa prozesio bide batez (dromos) lotuak zeuden.Esfinge ilara bikoitz bat zuen alde banatan, mila estatua baino gehiago izango zituena. Tenplu hauen artean, Karnaken Amon jainkoaren omenez eraikitakoa izan zen, bi kilometro baino gehiagoko luzeradun harresi batek inguratua gela hipostilo ospetsuarekin, edo zutabedun harreragela, munduko handiena, ehun metro inguruko luzera baitu, bertan 134 zutabe daudelarik, horietatik hamabi hogei metro baino gehiagoko altuera dutenak.

 
Ramesseuma
 
Memnoneko kolosoak
 
Tebaseko nekropoliaren mapa

Eraikin sakratu, zibil eta hil eraikinen multzo eta hondar garrantzitsuenak honako hauek dira:

Ekialdeko ibarrean

aldatu

Mendebaldeko ibarrean

aldatu

Artisauen hiria, Deir el-Medina, honako nekropoli hauek:

eta hil tenpluak:

Tebasen aipamenak Biblian

aldatu

Bibliako honako pasarte hauetan aipatzen da hiria:

  • Ezekiel 30:14, 30:15 eta 30:16
  • Jeremias 46:25
  • Nahum 3:8

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu