Momia
Momia, hil eta denbora askora, baltsamatzearen edo baldintza naturalen ondorioz kontserbazio egoera pean mantendu diren gizaki edo animalien gorpuei deritze.

Momia naturalakAldatu
Badaude toki eta eskualdeak, euren muturreko lehortasun, hotz, alkalinotasun, aire libretik edo mikroorganismoengandik isolatuta egoteagatik, gorpu bat, usteldu ordez, ohi gertatzen den bezala, momifikatzea eragiten dutenak.
Giza momia natural antzinakoenak, Naqada garaiko egiptoarrak dira. Europan, ezagunena Ötzi da, Brontze Aroko Alpe italiarretako biztanle baten hondarrei emandako izena, eta Helmut Simon mendizaleak aurkitu zuena 1991n. Gorpuaren kontserbazioaren arrazoia, pertsona hori hil zen tokiko hotza izan zen, muturrekoa eta iraunkorra dena.
2006an ospatu zen UISPPen XV. biltzarrean, Chulingo Quebradako andetar momia baten ile larruko AMS datazioa aurkeztu zen, Zurigoko Institutu Politeknikoak egina, eta duela 6.000 urte datatua dagoena. Momia naturalik antzinakoena zein den adierazterakoan, Zurigoko datazioek, Chulingo momia, Otzi baino 750 urte zaharrago egiten dute.
Momia naturalen adibideakAldatu
- Naqada kulturako Antzinako Egiptoko momiak
- Ötzi, Brontze Aroko Alpe italiarretako biztanlea
- Guanajuatoko momiak Mexiko
- San Bernardoko momiak, Cundinamarca, Kolonbia
- Cherchengo gizakia, Lop Nor laku gazia, Xinjiang Txina
- Gatzezko gizakia, Chehrabadeko gatz meatzeak, Zanjan, Iran
- Galerako gizakia, Espainiako Galerako nekropolia, argartar kulturakoa, Brontze Arokoa.
- Lindowko gizona (Ingalaterra) Burdin Aroa)
Momia baltsamatuakAldatu
Momia kontzeptua, ohi arrazoi erlijiosoengatik, ahal bezain beste denbora kontserbatzeko asmoz baltsamatutako edo prestatutako gorpu baten ideiarekin lotua dago. Gorpuak, oso gutxitan mantentzen dira usteldu gabe, bere kontserbazio naturalerako baldintzak, halabeharrezkoak eta urriak baitira.
Antzinako kultura batzuek, historian zehar une ezberdinetan, euren erritu eta hil ohituren zati bezala garrantzi handia eman diote euren hildakoen gorpuak kontserbatzeari. Antzinako Egipto da bere hildakoen errituzko momifikazioa egiten zuen adibiderik ezagunena. Sarkofagoetan sartzen zituzten, aurretik, baltsamatu eta lihozko bendez estaltzen zituztelarik.
Momia zeremonialen adibideakAldatu
- Antzinako Egiptokoak
- Chinchorro momiak, Chinchorro kulturakoak, Txileko iparraldeko kostaldean eta Peruko hegoaldean
- Momia Inkak, Andeetan, Peru, Txile eta Argentinan aurkitutako kopuru nahiko handi bat. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:
- Juanita Momia edo "Ampatoko Dama", Ampato mendiaren magalean aurkitua, Ampato mendikatean, Arequipan, Peru
- Llullaillacoko Momiak, Llullaillaco sumendiaren tontorrean aurkituak, Argentinako Saltako probintzian. Garaiko erritual batean sakrifikatutako hiru umerenak dira.
- Momia tibetarrak
- Momia guantxeak, Kanarietan