Swazi
Swazia[1] (swazieraz: emaSwati) Eswatiniko eta Hegoafrikako Ngwane edo Swazi estatuko etnia bantua. Swaziak nekazariak eta abeltzainak dira gehienbat. 1980 inguruan 1.200.000 ziren. Beren hizkuntza, bantua, benue-kongo sailekoa da. Swaziak kokatzen diren ordokia, itsasbazterreko beheko eta goiko lurren artean dago. Swazien oinarrizko gizarte egitura sendia da: buruzagia, haren ama eta emazteak eta seme-alabak beren sendiarekin. Lanaren banaketa sexuaren araberakoa da: gizonek gerra egiten dute, ehizara joaten dira, eta abereez arduratzen dira; emakumeak, ordea, etxeaz eta urketaz arduratzen dira, eta aleak ehotzen dituzte. Ohiko egitura politikoak gorde dira, erregea eta bere ama hierarkiaren gailurra baitira.
Swaziak | |
---|---|
Sikhanyiso printzesa umhlanga-n dantzatzen | |
Biztanleak guztira | |
c. 1.389.143 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Eswatini: 1.185.000 Hegoafrika: 1.297.046 | |
Hizkuntza | |
Swaziera, ingeles | |
Erlijioa | |
Animismo, kristautasun | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Bantu herriak |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-10-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |