Mecklenburg-Aurrepomerania
Mecklenburg-Aurrepomerania[1] (alemanez: Mecklenburg-Vorpommern) Alemaniako iparraldeko estatu federal bat da. Bi zati ditu, Mecklenburg eta Mendebaldeko Pomerania. Hiriburua Schwerin du, nahiz eta hiririk handiena Rostock den. Populazio-dentsitate baxua du. Izan ere, azaleraz seigarren estatua bada ere, biztanle kopuruaren aldetik 14. baino ez da.
Mecklenburg-Aurrepomerania Mecklenburg-Vorpommern | |||
---|---|---|---|
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Alemania | ||
Hiriburua | Schwerin | ||
Land burua | Erwin Sellering (SPD) | ||
ISO kodea | DE-MV | ||
Bozak Bundesraten | 3 (69tik) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°45′N 12°30′E / 53.75°N 12.5°E | ||
Azalera | 23,174 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.628.378 biztanle | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
https://www.regierung-mv.de/ |
Eskualde turistikoa da Alemaniaren barnean. Izan ere, turisten artean entzutetsuak dira Baltikoa kostaldea eta uharteak, hiriak eta Meklenburgeko aintzira eremua. Gainera, Greifswald eta Rostock hirietako unibertsitateak (1456an eta 1419an sortuta hurrenez hurren) Alemaniako eta Iparraldeko Europako unibertsitaterik zaharrenetakoak dira.
Geografia
aldatuItsaso Baltikoari begira dagoen eremua da. Alemaniako bi uharte handienak bertan daude, Rügen eta Usedom. Mila aintziren lurra (alemanez: Land der tausend Seen) ezizenaz ezagutzen da gainera. 283 natur babesgune eta hiru parke nazional ditu.
Parke nazionalak 1990ean eratu ziren. Honako hauek dira:
- Jasmund Parke Nazionala
- Müritz Parke Nazionala
- Mendebaldeko Pomeraniako aintziretako Parke Nazionala
Bestalde, hiri handienak honako hauek dira (2010eko datuak):
- Rostock (202.735 biztanle)
- Schwerin (95.220)
- Neubrandenburg (65.282)
- Stralsund (57.670)
- Greifswald (54.610)
- Wismar (44.397)
Historia
aldatuIzotz Arotik populatua izan da eremu hau. Duela 2.000 urte antzinako germaniarrak zeuden bertan baina migrazio aldietan hegoaldeko lurretara jo zuten eta eslaviarrek hartu zituzten lur hauek. Mecklenburgen Obotritak ezarri ziren eta Pomeranian Veletiak eta Raniak. X. mendean Vikingoek merkatal-herri batzuk sortu zituzten kostaldean.
Mecklenburg
aldatuXII. mendearen azken aldera Henrike Lehoiak obotritak menperatu eta populazioa kristautu zuen. 1348an Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barneko dukerri bihurtu zen baina 1352an bitan banatu zen, alde batetik Mecklenburg-Schwerin eta bestetik Mecklenburg-Strelitz. Bi dukerriak Dukerri handi bihurtu ziren 1815ean. Banaketa luze hau izan arren Mecklenburg guztiak kultura berdina mantendu izan du.
Aurrepomerania
aldatuErdi Aroan Pomeraniako dukerria eratu zen. Westfaliako Bakearen ondoren (1648) suediarrek eskuratu zuten baina 1815ean Prusiaren esku gelditu zen.
Mecklenburg-Aurrepomerania
aldatuBigarren Mundu Gerra bukatzerakoan sobietarren okupazio eremuan gelditu zen eta hauek Mecklenburg-Aurrepomerania barrutia (Bezirk) eratu zuten. Ekialdeko Alemanian itsasertza zuen barruti bakarra izan zen. 1990an Alemania bateratuko estatu federala bihurtu zen.
Banaketa administratiboa
aldatu2011eko irailaren 4ean lurraldearen berrantolaketa izan zen eta estatua sei barrutiz (Landkreis) eta bi hiri askez osaturik gelditu zen.
Hiri askeak
aldatuBarrutiak
aldatuPolitika
aldatu2011ko irailaren 4ean egin ziren Mecklenburg-Aurrepomeraniako parlamenturako hauteskundeak. Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata erraz irabazi zituen. Honako hauek izan ziren emaitzak:
Alderdia | Bozkak | Ehunekoak | Diputatuak |
---|---|---|---|
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) | 239.745 | % 35'7 | 28 |
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) | 155.084 | % 23'1 | 18 |
Ezkerra (Die Linke) | 123.502 | % 18'4 | 14 |
90 Aliantza/Berdeak | 56.438 | % 8'4 | 6 |
Alemaniako Alderdi Nazionaldemokrata (NPD) | 40.075 | % 6'0 | 5 |
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) | 18.428 | % 2'7 | 0 |
Gainontzeko alderdiak | 37.609 | % 5'6 | 0 |
Ekonomia
aldatuEstatuaren ekonomia turismoan oinarritzen da. Uharte ederrak eta kostaldeko herri tradizional politez gain Hansa hiri izan ziren Stralsund, Wismar, Greifswaldgo gaztelu eta jauregi ederrak ere baditu. Aspaldian goraka doa osasunari loturiko turismoa ere.
Pertsona ezagunak
aldatu- Ernst Moritz Arndt (1769-1860), poeta eta idazle politikoa
- Caspar David Friedrich (1774-1840), margolaria
- Helmuth Karl Bernhard von Moltke (1800-1891), Prusiako armadaren burua
- Fritz Reuter (1810-1874), idazlea
- Friedrich von Flotow (1812-1883), musika konpositorea
- Heinrich Schliemann (1822-1890), Troia aurkitu zuen arkeologo amateurra
- Gottlob Frege (1848-1925), matematikari eta filosofoa
- Hans Fallada (1893-1947), idazlea
- Walter Kempowski (1929-2007), idazlea
- Marita Koch (1957- ), atleta
- Jens Voigt (1971- ), txirrindularia
- Andreas Dittmer (1972- ) arraunlaria, Joko Olinpikotan 3 aldiz txapelduna
- Jan Ullrich (1973- ), txirrindularia
- André Greipel (1982- ), txirrindularia
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
Kanpo estekak
aldatu