Ireki menu nagusia

GeografiaAldatu

Horn-Bad Meinberg, Bielefeld, Osnabrück eta Ibbenbüren eskualdeek inguratzen dute basoa. Bielefeld kokaturik dagoen ibarrak gainera bitan banatzen du, iparraldeko Teutoburg basoa eta hegoaldeko Teutoburg basoa eratuz. Hegoaldeko punturik altuena Velmerstot (468 m) da eta iparraldekoa aldiz Dörenberg (331 m).

HidrografiaAldatu

Ekialdean Weser ibaiak zeharkatzen du basoa, iparralderanzko bidean. Bestetik aipatzekoa da Ems ibaia ere Teutoburg basoaren hegoaldean sortzen dela.

Parke naturalakAldatu

Bi eremu babestu dira Teutoburg basoan, biak ere "Parke Natural" izendatu direlarik:

  • TERRA.vita Parke Naturala: Izen osoa Naturpark Nördlicher Teutoburger Wald-Wiehengebirge da. Basoaren iparraldea eta Wiehengebirge mendilerroa hartzen dituen parkea da, Osnabrück izanik bertako herri handiena.
  • Eggegebirge Parke Naturala (Naturpark Eggegebirge): Basoaren hegoaldea hartzen du, Bielefeld eta Diemeltal herrien arteko eremua.

HistoriaAldatu

Mendeetan zehar pentsatu izan da bertan gertatu zela K.o. 9 urtean erromatarrek eta germaniarrek izan zuten Teutoburgoko oihaneko gudua famatua, baina indusketa berriek Osnabrücketik iparraldera gertatu zela erakutsi dute. Bertan Arminioren germaniarrek Publio Kintilio Varoren erromatarren hiru legio txikitu zituzten.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teutoburg basoa