Salzgitter —antzina Watenstedt-SalzgitterAlemaniako ipar-mendebaldeko hiria da, Saxonia Beherean, Harzeko hiriaren iparraldean. Industria (altzairugintza, kimika-industria, ehungintza, tresneria mekanikoa) eta lurpeko aberastasunen (burdin eta potasa hobiak) ustiapena dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Salzgitter
Hiri independentea
Salzgitter Stahlwerk.jpg
Coat of arms of Salzgitter.svg
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Saxonia Beherea
Alkatea Frank Klingebiel (en) Itzuli
Izen ofiziala Salzgitter
Posta kodea 38226, 38259, 38228, 38229 eta 38239
Udalerri kodea 03102000
Geografia
Koordenatuak 52° 09′ 01″ N, 10° 21′ 34″ E / 52.150278°N,10.359306°E / 52.150278; 10.359306Koordenatuak: 52° 09′ 01″ N, 10° 21′ 34″ E / 52.150278°N,10.359306°E / 52.150278; 10.359306
Lower Saxony SZ.svg
Azalera 224.49 km²
Altuera 93 m
Mugakideak Brunswick, Wolfenbüttel (en) Itzuli, Goslar (en) Itzuli, Hildesheim barrutia, Peine (en) Itzuli eta Vechelde
Demografia
Biztanleria 104.948 bizt. (2019ko irailaren 30a)
Dentsitatea 467,5 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1942ko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia 05341, 05300, 05339
Hiri senidetuak Gotha, Imatra, Swindon, Créteil eta Stary Oskol (en) Itzuli
Matrikula SZ
salzgitter.de

GeografiaAldatu

Hiria oso zabala da, izan zere iparraldetik hegoaldera 24 kilometro hartzen baititu eta ekialdetik mendebaldera 19. Barnean du 275 metrotako garaiera duen Hamberg muinoa.

HistoriaAldatu

XIV mendean sortu zen Verpstedtetik gertu zeuden gatz meategien inguruan. Meategi hauek Gitter herrixkaren lurretan zeudenez horrela izendatu zen handituz joan zen herria. Brunswick-Lüneburgeko hauteslerriak eskuratu zuen XVI mendean. 1803an Prusia jabetu zen inguruaz eta Napoleondar Gerren ondoren Hanoverko Erresumak hartu zuen, Prusiaren inguruan mantendu bazen ere.

1937an burdin harria ateratzen hasi ziren eta eremu guztia hobeto administratu ahal izateko 1942an 28 herri elkartu eta Watenstedt-Salzgitter udalerri erraldoia osatu zuten naziek. Hiru kontzentrazio-esparru ere ezarri ziren bertan. Guzti honegatik Bigarren Mundu Gerran oso bonbakatua izan zen.

1951 urtean hiriaren izena sinplifikatu zen Salzgitter Hiria deituz. 1974ean herri berriak irentsi eta 31 barruti ditu orain hiriak. 1982an itxi zen azken burdin meategia.

Hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu