Lüneburg[1] (ofizialki Lüneburgeko Hansatar Hiria, alemanez: Hansestadt Lüneburg, ˈhanzəʃtat ˈlyːnəbʊɐ̯k ahoskatua;, behe-alemanez: Lümborg; latinez: Luneburgum edo Lunaburgum; antzinako aleman garaiz: Luneburc; antzinako saxonieraz: Hliuni, polaberaz: Glain) Alemaniako Saxonia Beherea estatuko hiri bat da.

Lüneburg
Hanseatic city (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia Beherea
Saxonia Behereko barrutiLüneburg barrutia
AlkateaUlrich Mädge
Izen ofizialaHansestadt Lüneburg
Posta kodea21335, 21337 eta 21339
Udalerri kodea03355022
Geografia
Koordenatuak53°15′09″N 10°24′52″E / 53.2525°N 10.4144°E / 53.2525; 10.4144
Map
Azalera70,5 km²
Altuera17 m
MugakideakWendisch Evern, Barendorf, Reinstorf, Scharnebeck, Adendorf, Bardowick, Vögelsen, Reppenstedt, Kirchgellersen, Südergellersen, Embsen, Melbeck, Deutsch Evern, Bispingen eta Uelzen
Demografia
Biztanleria76.837 (2022ko abenduaren 31)
1.238 (2021)
alt_left 39.990 (%52) (%48) 36.847 alt_right
Dentsitatea1.090 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia04131
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakKulmbach, Ivrea, Scunthorpe, Naruto, Clamart, Iisalmi (mul) Itzuli, Viborg eta Tartu City (en) Itzuli
MatrikulaLG
hansestadtlueneburg.de

Geografia

aldatu

Lüneburg Ilmenau ibaiaren ertzean kokaturik dago, honek Elba ibaiarekin bat egin baino 30 kilometro gorago. 7.400 km²-ko azalera duen txilardi baten hegoaldean kokaturik dago, gatzaga handi baten gainean. Lehen baso itzela zena erabat deforestatu zen gatzaren industriarengatik.

Etimologia

aldatu

Frankoen 795eko urterokoan aipatzen da Hiulni (babeslekua), eta burg hitza gaztelua da.

Historia

aldatu

Neanderthal garaiko 56 aizkora aurkitu ziren 1990. hamarkadan autopista bat egiten ari zirela. Badirudi ehizakiak larrutu eta zatitzeko tokia zutela. Glaziazioek ordea ez zuten utzi asentamendu jarrai bat egiten eta hurrengo aztarna K.a. VI mendekoa dugu, hau ere aizkora bat. Hemendik aurrera badirudi populazio jarrai bat egon zela, urna ugari aurkitu baitira. Brontze Aroko (K.a. 1900 urtea) hirugarren aizkora bat aurkitu zen Lünebergeko Zeltberg muinoan. Garai honetako hilobiak ere aurkitu dira. Klaudio Ptolomeok aipaturiko Leuphana (antzinako grezieraz: Λευφάνα) izan liteke Lüneburg.

Oto I.ak 956 urtean Mikel Deunaren omenezko monasterio bat eraikitzeko baimena ematen duen agiri bat da Lüneburg hiriaren lehenengo aipamena. Tradizioak dioenez ehiztari batek basurde bat ikusi zuen putzu batean. Basurdea hil eta larrutzen ari zela gatz kristalak aurkitu omen zituen. Sinbolo gisa udaletxean basurdearena dela esaten duten hezurra gordetzen da. Garai hartan Bardowick herriaren menpe zegoen. Bardowickek Henrike Lehoiarekin bat egiteari uko egin zionean erregeak hiria suntsitu eta Lüneburgi eman zizkion hiri eskubideak.

 
Lüneburg, 1682an

Gatzaren merkataritzak Lüneburg aberastu zuen, izan ere Alemania iparraldean monopolioa baitzuen, eta berehala sartu zen Hansa Ligan. XIV mendean Elba ibaia eta Lübeck arteko Stecknitz ubidea ireki zenean Lüneburgeko gatza Lübeckeko kaitik Itsaso Baltikorako gatza esportatzen hasi zen. Norvegiako arrantzaleek ere sardinzarra kontserbatzeko erabili zuten. Gatzaren bidea eratu zuen Bergen eta Visby (arrantzale herriak), Lübeck (kaia) eta Lüneburg (gatzaren herria) artean, hauek bihurtu zirelarik Hansa Ligako hiri garrantzitsuenak.

Brunswick-Lüneburg dukerria sortu zen 1235ean eta 1269an Lüneburgeko printzerria. 1369an Gilen III.a Lüneburgekoak ez zuen semerik izan eta oinordekotza gerra sortu zen. 1371ean ordea hiritarrak matxinatu, gaztelua eta monasterioa suntsitu eta printzeak herritik kanporatu zituzten. 1392an sinatu zen bakea Lüneburg hiri askea bihurtzean.

1560 aldera sardinzarraren arrantza nabarmen jaitsi zen eta hiriaren gainbehera hasi zen. 1637an hiri aske izaera galdu zuen, 1708an Hannoverko hauteslerrian sartu zen, 1807an Westfaliako Erresuman, 1810an frantziar soldaduek hartu zuten, 1814ean Hannoverko Erresumara itzuli zen eta 1866an Prusiak eskuratu zuen. Hansa Liga desagertu zenetik aurrera "Loti ederra" ezizena eman zitzaion hiriari, eta gurasoak bertakoak zituen Heinrich Heine poetak "asperraren egoitza" zela esan zuen.

Lüneburg 1945eko maiatzaren 5ean itzuli zen historia liburuetara, bertan sinatu baitzen Bigarren Mundu Gerrari amaiera eman zion Westfalia, Danimarka eta Herbehereetako nazien tropen errendizioa. Hiru egun beranduago sinatu zuen Alemaniak guztizko errendizioa. Nurenbergeko epaiketak hasi aurretik, Lüneburgen egin ziren lehenengo gerra krimen epaiketak SS-ko 45 kideren aurka.

Hiriaren berreraikuntza 70. hamarkadan hasi zen. 1980an azken gatz meategia itxi zen eta 1989an unibertsitatea sortu zen.

 
San Joan elizaren dorre okerra

Ondasun nabarmenak

aldatu

Alemanian alde zaharra bonbakatu gabe gelditu zen hiri apurretako bat da. Hansa Ligaren gainbeheraren ondoren etxe gutxi egin zirenez XIV mendeko eraikin ugari daude oraindik.

  • San Joan eliza (St Johaniskirche): 106 metroko altuera duen dorrea daukan XIV mendeko eliza. Dorrearen punta 2'2 metro okertuta dago.
  • Udaletxea (Rathaus): Erdi Aroko eraikina bada ere, 1720an gehitutako fatxada barrokoa dauka.
  • Auf dem Meere karrika: Kale berezia da izan ere gatzaren erruz hain irregular dago lurra, alboetako etxeak ere oker oker eginda daudela.
  • Alemaniako Gatzaren Museoa (Deutsche Salzmuseum / Industriedenkmal Saline Lüneburg): Lüneburgeko gatzaren historia azaltzen du.

Bitxikeriak

aldatu
  • Madrilen ondoren Europan metro karratuko taberna gehien dituen hiria da. 80 garagardotegi daude Lüneburgen.
  • Grafitien hiria ezizena du, hauen kopurua eta kalitateagatik.
  • Auzorik populatuena Kaltenmoor da, 8.000 biztanlerekin, gehienak immigranteak.

Hiri senidetuak

aldatu

Lüneburg ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

aldatu

Demografia

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

aldatu