Wolfsburg Alemaniako herri bat da, Saxonia Beherea estatuan kokatzen dena, estatuko ekialdean, Saxonia-Anhalt estatuko mugatik gertu. Helmstedt eta Gifhorn barrutiek inguratzen dute. Herriak, 204 kilometro karratutako hedadura du. Bertan, 2010ko azken egunean egindako azken erroldaren arabera, 121.451 biztanle bizi dira.

Wolfsburg
Wolfsburg
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia Beherea
AlkateaDennis Weilmann (mul) Itzuli
Izen ofizialaWolfsburg
Stadt des KdF-Wagens bei Fallersleben
Jatorrizko izenaWolfsburg
Posta kodea38440, 38442, 38444, 38446 eta 38448
Udalerri kodea03103000
Geografia
Koordenatuak52°25′23″N 10°47′14″E / 52.4231°N 10.7872°E / 52.4231; 10.7872
Map
Azalera204,61 km²
Altuera63 m
MugakideakHelmstedt District (en) Itzuli, Gifhorn (en) Itzuli, Tappenbeck, Brome (en) Itzuli, Calberlah, Osloß, Weyhausen, Jembke, Tiddische, Rühen, Danndorf, Velpke, Groß Twülpstedt, Königslutter am Elm eta Lehre
Demografia
Biztanleria125.961 (2022ko abenduaren 31)
2.012 (2021)
alt_left 63.520 (%50,4) (%49,6) 62.441 alt_right
alt_left 62.810 (%49,9) (%49,8) 62.745 alt_right
Dentsitatea616 bizt/km²
Etxebizitzak67.975
Informazio gehigarria
Sorrera1938
Telefono aurrizkia05361, 05362, 05363, 05365, 05366, 05367, 05308
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakHalberstadt, Luton, Marinhana, Togliatti, Puebla, Pesaro eta Urbinoko probintzia, Bielsko-Biala, Sarajevo, Toyohashi, Changchun, Herzogenaurach eta Dalian
MatrikulaWOB
wolfsburg.de

Geografia

aldatu

Aller ibaiaren ibilbidean dago herria, itsasoaren mailatik 63 metroko garaierara.

 
Volkswagen AG lantegia

Historia

aldatu

1302an jadanik Wolfsburgeko gaztelua aipatzen bada ere, herria bera Naziek sortu zuten 1938ko uztailaren 1ean, Volkswagen enpresako langileak bizi izan zitezen. Stadt des KdF-Wagens bei Fallersleben izena izan zuen hasieran, baina britainiarrek okupatzerakoan gazteluaren Wolfsburg izena ezarri zioten.

50. hamarkadan inmigrazio handia hartu zuen, batez ere italiarrak iritsi zirelarik. Hiria hobeto gobernatzeko 1958an udaletxe berria inauguratu zen.

Ekonomia

aldatu

Herria, oso ezaguna da bertan Volkswagen auto enpresa sortu zelako. Herrian bertan dago enpresa honen egoitza nagusia.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Hiru gaztelu daude Wolfsburgeko lurretan, hala nola:

  • Wolfsburg gaztelua (Schloss Wolfsburg): XIII mendeko gaztelua.
  • Neuhaus gaztelua (Burg Neuhaus): XIV mendeko gaztelua.
  • Fallersleben gaztelua (Schloss Fallersleben): XVI mendeko gaztelua.

Kirolak

aldatu

Hiriko futbol taldea VfL Wolfsburg da eta 2009an Alemaniako Bundesliga irabazi zuen. Izotz hockey taldea ere badu, EHC Wolfsburg Grizzly Adams, Alemaniako talderik onenetakoa delarik.

Hiritar ezagunak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu