Oldenburg
Oldenburg[1] (behe-alemanez Ollnborg eta ekialdeko frisieraz Ooldenbuurich) Alemaniako Saxonia Beherea estatuko hiri bat da. 2010eko erroldaren arabera 162.173 biztanle zituen, hortaz Saxonia Beherea estatuko laugarren hiririk populatuena da (Hanover, Braunschweig eta Osnabrück hirien ondoren).
Oldenburg | |
---|---|
Administrazioa | |
Geografia | |
Demografia |
GeografiaAldatu
Olderburg hiria Hunte ibaiaren ertzean dago, Bremen eta Herbeheretako Groningen hiritik 45 kilometrora eta bien tartean kokatzen da. Hunte ibaiak Weser ibaiarekin bat egin baino 24 kilometro gorago dago.
HistoriaAldatu
Hiriaren lehenengo aipamena 1108koa da, Aldenburg izenarekin agertzen bada ere. Hunte ibaiaren ibi edo pasabide batean kokaturik egonik berehala garrantzitsu bihurtu zen eta Oldenburgeko Konderria sortu zen (gerora dukerria eta ondoren hiri inperial askea) Bremengo Hansa hiriaren itzalean hala ere.
XVII mendean hiri handia iatera iritsi arren 1667ko izurriteak eta 1676ko suteak hiria nabarmen klaltetu zuten. Garai hartan Daniar erregeen agindupean zegoen, baina hauek ez zioten kasu handirik egin. Daniarren agintaldia 1773an bukatzean hasi ziren kalteturiko eraikinak berrizten, oraingoan klasizismo estilora.
Bigarren Mundu Gerran kaltetua izan ez zenez, inmigrazio handia ezagutu zuen eta 100.000 biztanletako langa gainditu zuen.
Ondasun nabarmenakAldatu
IruditegiaAldatu
Hunte ibaia eta Klappbrücke zubia.
Hiritar ezagunakAldatu
- Kristian I.a Danimarkakoa (1426-1481)
- Karl Jaspers (1883-1969), psikiatra eta filosofoa
- Ulrike Meinhof, (1934-1976), kazetaria eta Armada Gorriaren Frakzioa erakunde armatuko sortzaile eta kideetako bat.
Hiri senidetuakAldatu
Oldenburg ondorengo hiriekin senidetuta dago:
|
|
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Oldenburg hiriko udal webgunea (Alemanez)
- Oldenburg hiriko turismo bulegoa (Alemanez) (Ingelesez) (Nederlanderaz)
- Oldenburg hiriko kaleak (Alemanez)