Santa Klara uhartea
Santa Klara Donostiako badiaren erdian dagoen uharte malkartsu eta luzanga da, 48 metro garai eta 400 metro luze. Hego-mendebalde - ipar-ekialde lerroari jarraitzen dio.
Santa Klara uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 48 m |
Mota | uharte |
Azalera | 0,056 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′17″N 1°59′56″W / 43.3214°N 1.9989°W |
UTC ordua | UTC+01:00 |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualdea | Donostialdea |
Udalerria | Donostia |
Ur-gorputza | Kontxako badia |
Santa Klara uhartea Donostiako Udalaren jabetzako jabari publikoko ondasuna da. Espainiar Estatuak eman zion jabetza, 1938ko urriaren 31ko dekretu baten bidez.
Egoera
aldatuUhartean ez da inor bizi. Gailurraren ondoan itsasargi bat dago; jatorrizko eginkizuna galduta, barrualdea hustu zioten, eta 2021az geroztik barnean dauka itsas leize bat irudikatzen duen Hondalea eskultura.[1] Hego-mendebaldeko muturrean, badiaren barrualdera begira dagoen aldean, moila bat du; eta, haren alboan, taberna bat eta hondartza txiki bat, euskal kostalde osoan hegorantz begira dagoen bakarra Zierbenako hondartzarekin batera. Hondartza hori itsasbeheran baizik ez da azaltzen, baina badu sorosle zerbitzua. Udan itsasontzi zerbitzua izaten da, uhartera joan-etorria egiteko. Uhartearen goialdean, bada hainbat zelaitxo, mahaiz horniturik. XVI. mendearen bukaeran, Santa Klarara ekarri zituzten izurri bubonikoak jotako Donostiako gaixoak.
Flora
aldatuGizakiaren eraginagatik, bertako landaredia dibertsifikatu egin da, eta orain espezie exotiko ugari bizi dira:
- Milazka (Tamarix gallica)
- Lawson altzifrea (Chamaecyparis lawsoniana)
- Kanabera (Arundo donax)
- Makal beltza (Populus nigra)
- Urki zuria (Betula celtiberica)
- Pikondoa (Ficus carica)
- Sasiakazia (Robinia pseudoacacia)
- Arbustua (Ligustrum ovalifolium)
- Japoniar basaerramua (Euonymus japonicus)
- Geranioa (Geranium robertianum)
- Garo arrunta (Pteridium aquilinum)
- Hirusta zuria (Trifolium repens)
- Itsas-mihilua (Crithmum maritimum).
Fauna
aldatuSanta Klara uhartean —bai eta milaka urtean uharte izandako Urgull mendian ere—, isolamendu geografikoa dela eta, iberiar sugandilaren mota berezi eta endemiko bat dago, Donostiako iberiar sugandila edo Santa Klara uharteko sugandila deiturikoa, balio ekologiko handikoa.[2]
Historia eta bitxikeriak
aldatuTxillardegiren liburuak zehatz dokumentatzen ditu uhartearen historiako hainbat pasarte, besteak beste, hauek:
- Orain dela 1.000 urte Donostiako badian bi uharte omen zeuden, marea goian zegoenean Urgull mendia (atoloia) uhartea bihurtzen baitzen. XIX. mende bukaeran urbanizatu egin zen Amara eta Alde zaharra arteko padura edo hareatza, eta harrezkero oso zaila da Urgull uharte gisa ikustea.[3]
- Frantzisko Asiskoak uhartea 1220an bisitatu omen zuen. Oso bizimodu pobrean bizi zenez, bisita hartan hoztu egin zen, osotara gaixotu, eta alborengoak jota ibili zen. Sei bat aste behar izan zituen sendatzeko, Antiguako Monastegiko pausalekuan. Oso sinesgarria da, Santa Klara uhartean ermita bat eraikitzeko ideia (edota berreraikitzekoa) Asiskoren garunean egun haietan sortu izatea.[3]
- Clara Sciffi Asis-tarra, geroko urteetan Santa Klara bihurtzekoa, Klarisen fundatzailea (1193-1253), osoki zen Frantzisko Asiskoaren herrikide, bidaide, gogaide eta jarraitzaile sutsua. Hortik dator uhartearen izena.[3]
- Irlaren goialdean ermita bat eraiki zen 1362an edo. mendeetan zehar gorabehera handiak jaso ditu gero.[3]
- Badiako mendebaldean dagoen Arribizketatik irlaraino oinez heldu ahal izateko barradera bat eraikitzeko hainbat saio eta proiektu izan dira 1821ez geroztik, baina azkenean bat ere ez da gauzatu. Oraindik ikus daitezke marea behean dagoenean 1821ean eraiki zen barradera haren aztarna, irlara joateko bidearen erdia-edo egiten duena.[3]
- Mendeetan uharteko farola piztuta mantendu duten dorrezainen bizimodua oso gogorra izan da beti. Jende gogorra izan da, erosotasunik gabea, isolamenduan saildua eta zakarra, muturbeltza. Eta azken funtsean antzinako ermitauen ezpalekoa[3]
- "Santa Klarako Uharteko Adiskideak" elkarteak hainbat hobekuntza eragin zituen uhartean 1956tik aurrera. Dorrezainen bizimodu garratzetik, uhartea jolas-toki eta atseden-leku izatera igaro ahal izateko lan egin zuen elkarteak. Hobekuntzen artean hauek dira aipagarriak: edateko uraren hornidura, mahaiak, bi taberna, dutxak eta parasolak. Jaia antolatu zuten urtero abuztuaren 11n (Santa Klara eguna).[3]
- Txllardegiri irla hau asko gustatzen zitzaion. Santa Klara, gure uharte ezezaguna liburua idatzi zuen irlaz.[4] Liburuko sarreran dio literatura-orrialde mordoxka idatzi zuela uharteko mahai zaharretan, are Soziolinguistika Matematikoaren kapitulu batzuk ere.[5]
Iruditegia
aldatu-
Santa Klara uhartea Urgull aldetik ikusita.
-
Santa Klara uhartea, Kontxako pasealekutik ikusita.
-
Santa Klaran dagoen itsasargia.
-
Kontxako hondartzatik ikusita.
-
Santa Klarako itsasfaroaren kanpoaldeko santutxua.
Bibliografia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «'Hondalea': naturala eta artifiziala elkartzen diren tokia» Irutxuloko Hitza 2021-06-01 (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).
- ↑ Urgulleko sugandila[Betiko hautsitako esteka], Aranzadi Zientzi Elkartea.
- ↑ a b c d e f g Txillardegi. (2004). Santa Klara, gure uharte ezezaguna. Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa ISBN 84-7173-448-6. PMC 433062956. (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
- ↑ Txillardegi. (1994). Santa Klara, gure uharte ezezaguna. Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa ISBN 84-7173-448-6. PMC 433062956. (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
- ↑ Alvarez Enparantza (Txillardegi), Jose Luis; Isasi, Xabier. (1994). [hhttps://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/soziolinguistika-matematikoa «Soziolinguistika Matematikoa»] www.buruxkak.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |
- Jose Ignazio Ansorena EITBren Kresala saiona uharteri buruz hitz eginez.
- "Eibartarra ote da?" Polemika xelebre baten berri Irutxuloko Hitzan 2011ko uztailaren 26an jasota.