Iratze arrunt

Garo arrunt» orritik birbideratua)

Iratze arrunta edo garo arrunta (latinez: Pteridium aquilinum) Dennstaedtiaceae familiako iratze-mota da, hemisferio bietako eskualde epeletan eta tropikaletan jatorria duena.[1] Euskal Herrian aise aurkitzen da.

Iratze arrunt
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPolypodiopsida
OrdenaPolypodiales
FamiliaDennstaedtiaceae
GeneroaPteridium
Espeziea Pteridium aquilinum
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbracken fern root (en) Itzuli

Ezaugarriak aldatu

Landarearen zurtoina 30-200 cm garai izan daiteke.

Hostoak ingerada hirukikoak dira, pitin bat larrukarak, azpialde ez leuna, behin eta berriro pinatuak eta azken segmentuak eliptikoak edo luzangak. Soroak, lerroko multzoetan, hosto-ertz kiribilduetan babestuak daude.

Hostoek udazkenean kolorez aldatzen dute marroi edo laranja-oxido interesgarri bat hartuz.

Banaketa eremua aldatu

Iratze arrunta espezie kosmopolita da, mundu osoan hedaturik dagoen landarea, landare guztietan hedatuenetarikoa. Munduko kontinente guztietan ageri da Antartikan izan ezik.

Ekologia eta habitata aldatu

Iratze arrunta iratze mota iraunkor eta gogorra da, mota askotako habitatean eta lurzoruetan moldatzen den horietakoa. Moldatzeko duen gaitasuna dela eta mundu osoan barrena erraz zabaldu den landarea da.

Mundu mailako baso argi eta txilardietan bizi da.

 
Iratze arruntak baso hostoerorkor baten oihanpean

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu