Tamariz
(«Milazka» orritik birbideratua)
Tamariz edo milazka (Tamarix) tamarikazeoen familiako zuhaixka generoa da. 2–6 m luze izaten da. Adar meheak eta hosto eta lore oso txikiak ditu; loreak arrosa kolorekoak eta izpitan bilduak izaten dira. Kostaldean eta ibaiertzetan hazten da Eurasian eta Afrikan; tamariz-mota batzuk apaingarri gisa lantzen dira. Enborra gorrixka du, eta harekin egindako edabea beherakoaren kontra erabiltzen zen antzina.
Tamariz | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Caryophyllales |
Familia | Tamaricaceae |
Generoa | Tamarix Linnaeus, 1753 |
Azpibanaketa | |
Ikusi testua
| |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | tamarix wood (en) |
Euskal Herrian ezagunen den espeziea frantses milazka da (Tamarix gallica), Nafarroako Erriberan etxekotu dena. Apaingarri izaten dira, zuhaitz itxura eman dieten zuhaixka hau, hala nola Donostian tamarindo izenarekin ezagutzen diren ibiltokietako zuhaitzak.
Espezieak
aldatu
|
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ GRIN Species Records of Tamarix. Ameriketako Estatu Batuetako Nekazaritza Saila (Noiz kontsultatua: 2011-02-18).